AZAROA, ZIENTZIAROA 2015. BEASAINGO ALKATE HAUTETSIEKIN SOLASALDIA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2015-11-07 00:00

Datorren ostiralean, azaroak 13, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian Demokraziako Beasaingo Alkate Hautetsiekin solasaldi antolatu dugu. Solasaldi hau Oihana Sarasola kazetari lazkaotarrak zuzenduko du.

Guztiei omenaldi xume bat egin nahiean solasaldi bat antolatu dugu eta bertara legealdi bakoitzeko alkatea gondidatu dugu garai bakoitzeko hautetsi guztiak ordezkatuz. Aldiko eginkizun garrantzitsuenak, anekdotak eta bizipenak oroimenera ekarri nahi ditugu Beren esperientzietatik jakin nahiko genuke ere zein ahulgune eta idargune ikusten dituzten Beasaingo etorkizunean.

Juan Lasa, Jose Antonio Imaz, Iñaki Erguin, Jose Luis Arriola, Jon Jauregi, Patxi Plazaola, Koldo Agirre eta Aitor Aldasoro izango ditugu bertan.

 


Utzi iruzkina: