latzen taldeak atera zuen lehen diska da" kontzientzia ala infernua". lehen diska bat izateko oso lan heldua eta zaindu sortu zuten. doinu heavy gogorren bidez, euskal merkatuaren lehen postura iritsi zen diska hau. hamaika abesti hauetan garai hartako gai ezagun eta arazo garrantzitsuenei buruz hitz egiten dute. intsumisiotik hasita, ihesaren mehatsura iritsi arte. maitasunak ere badu bere lekua diska honetan. laztana abestiak desamodioaz mintzatzen da. eta inoiz egin den euskal balada hoberenetarikoa da. nire ustez, bat gehiago, eta laztana dira abesti onenak, nahiz eta besteak ere izu...
Kauta taldea lau gaztek osatu zuten 2001ean, Andoainen. Ikastolako lagunak eta interesgune bera konpartitzen zutenak: musika. Beste musika taldeetan ibili gabekoak ziren. Lehen agerraldia Andoaingo gaztetxean egin zuten 2002ko martxoan. Jon Irurzunek (BAP) grabatu zuen lehen maketa, “Zaharrak berri” kantua tartean zegoela, 2003ko ekainean eta uztailean. 2003an Euskadi Gazteak antolatutako maketa-lehiaketan entzuleen saria jaso zuten. 2003ko Euskadi Gaztea sarietan “Musikan Berria” atalekoa eman zieten 2004ko martxoan. Lehen diskoa, “Izan zaitez zu” (Oihuka), 2004ko urrian argitaratu zen eta...
Su ta Gar 1987an Euskal Herrian, Gipuzkoako Eibar herrian sorturiko talde heavya da. Taldekideak Aitor Gorosabel, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga ziren taldearen sortzaileak. Eibartarrek lehen kontzertua 1988an eman zuten eta lehen grabaketa euren kontura izan zen 1989an. Maketa honek arrakasta handia izan zuen lokaletan eta bigarren proiektu bati ekin zioten. Bigarren maketa honek beraien lehen diskoa ateratzea eragin zuen. Lehen diskoa Jaiotze basatia 1991an argitaratzen da eta Euskal Herriaz gain, Austria, Suiza eta Alemanian aurkeztu zuten. 1992an, Su Ta Garrek Esan Ozen...
1996. urtean Arrasaten, 5 gazte elkartu ziren beraien bizimoduei beste zentzu bat emateko asmoz, honela beraien musika taldea sortuz: Des-kontrol. Taldea Markel (gitarra), Oier (baxua), Osoron (gitarra), Peter (bateria) eta Aritzek (ahotsa) osatu zuten. 2004ean Osoronek talde utzi zuen Gatillazo talde berriarekin hasteko. Gitarra honen hutsunea Oierrek bete zuen, eta ondorioz bere anaiak, Hodeik, hartu zuen baxua jotzeko ardura. 1970eko hamarkadako punka, 80-90ko Oi! zein Streetpunka dira beraien influentzia nabarienak. Urte hauetan zehar hainbat lan kaleratu dituzte eta estatu espainiarrea...
Baron Rojok DVD berria atera du, " De Baron a Bilbao" izenburupean argitaratu dute lan berria eta Bilboko azken kontzertuan grabatutako lan hau eskuragarri dago jada hainbat lanetan. Lan berriak, DVDaz gain, 2 CD eta libru bat dakartza Baron Rojori buruz jakin daitekeen guztia jakiteko. Heavy musikaren talde historikoa berriz karreterara atera da eta horren ondorio da lan handi hau, hainbat jenderen gozamenerako eta gaztediarengana ere iristeko heavy generazio berri bat sortzeko. Besterik gabe Aio!
2002. urtean Victor Garcia-k (avalanch taldearen musikari ohiak) abesti batzuk sortu zituen, baina ez zire avalanch-en dinamikan sartzen eta beraz taldea uztea erabaki zuen. berarekin batera espainiako hainbat heavy taldetako kideak batu ziren "warcry" proiektura. 2002. urte honetan, lehen diska atera zuten, "warcry" izenekoa. diska hau entzun ondoren argi ikusten da zergatik "avalanch" utzi behar izan zuen Garciak. urte berean bigarren diska bat kaleratu zuten, espainiar merkatuan eta heavy mugimenduan zehara barneratuz. eta 2004. urtean beraien diska onena sortu zuten. "alea jacta est" ...
euskal musikan maixurik badago, hau, dudarik gabe, adolfo cabrales "fito" dugu. bere bide musikala "platero y tu" taldean hasi zuen 80. hamarkadan. talde honek izugarrizko ospea lortu zuen Bilbon hasiera batean eta estatu osoan denbora gutxian. bereak dira "el roce de tu cuerpo" edota "juliette" bezalako abestiak. talde honen abeslaria fito zen, baina 90 hamarkadaren amaieran taldea banantzea erabaki zuten eta taldekide batzuek extremoduro sortu zuten eta Fito bakarka jarraitu zuen. fito & fitipaldis izeneko taldea sortu zuen, non ateratako diska bakoitzerako musikari ezberdinak elkart...
Obrint Pas 1993an sortu zen, Valentziako Benlliure ikastetxeko lagun talde batek sortua. 1994 bere lehen maketa grabatu zuten eta III Tirant de Rockeko finalean parte hartu zuten. Hurrengo urteetan jaialdi eta lehiaketetan parte hartu zuten. Bere lehenengo diskoa, 1997an grabatu zuten, La revolta de l'ànima (bost abestirekin) izena duena. Ondoren, 2000n Obrint Pas diskoa kaleratu zuten, Propaganda pel Fet diskografikarekin kaleratu zuten lehenengoa. 2003an, Terra diskoarekin sendotu ziren. Hurrengo urtean, 2004an, La Flama diskoa kaleratu zuten eta beste herrialdetara zabaldu ziren. Orain a...
The Dubliners Irlandako talde beterano eta emankorra da, folk musika estilokoa, 1962an Dublinen sortutakoa. 2006 arte 41 disko kaleratu dituzte. 2007an, parte hartu dute Bilbo Hiria Irratiaren 10. urteurrenean, Kafe Antzokian (Bilbo) kontzertua emanez. Ronnie Drew (1962-1974; 1979-1995), Luke Kelly (1962-1984), Ciaran Bourke (1962-1974) eta Barney McKenna (1962-) jatorrizko taldekideak izan ziren. Geroxeago, Bobby Lynch (1964-1965), Jim McCann (1974-1979) eta Paddy Reilly (1995-2005) taldean ibili dira, baina gaur egun segitzen dutenak John Sheahan (1964-), Sean Can...
90. hamarkadan euskal herrian fenomeno arraro bat edo gertatu zen. 1994-an talde bat sortu zen. 1999 arte 2 diska atera zituzten eta ondoren taldea banatu egin zen. gaur egun talde hau mito bilakatu da eta berriro ere bildu dira kontzertu batzuk emateko.latzen-ek edozein taldek nahi izango zutena lortu zuten. berehalako ospea lortu zuten eta ondoren beste proiektu batzutan sartu ziren kideak, latzenen zaleak tristuran izugarriz utziz."ardi larruz" eta "kontzientzia ala infernua" diskekin heavy doinu gogorrak ekarri zituzten euskal herrira. betirako geratuko dira gure memoria "laztana"...