fito & fitipaldis

lastres 1456150848698 lastres | 2007-12-02 13:37
1

euskal musikan maixurik badago, hau, dudarik gabe, adolfo cabrales "fito" dugu.

bere bide musikala "platero y tu" taldean hasi zuen 80. hamarkadan. talde honek izugarrizko ospea lortu zuen Bilbon hasiera batean eta estatu osoan denbora gutxian. bereak dira "el roce de tu cuerpo" edota "juliette" bezalako abestiak.

talde honen abeslaria fito zen, baina 90 hamarkadaren amaieran taldea banantzea erabaki zuten eta taldekide batzuek extremoduro sortu zuten eta Fito bakarka jarraitu zuen.

fito & fitipaldis izeneko taldea sortu zuen, non ateratako diska bakoitzerako musikari ezberdinak elkartzen dituen.

fitok atera zuen lehen diska, "a puerta cerrada" izan zen, eta argi utzi zuen bera zela musika rock-melodiko onena egiten zuen autorea.

hortik aurrera beste lau diska atera ditu, eta guztiak dituzte abesti izugarriak, baina diska bat aukeratu behar badet, "lo mas lejos, a tu lado" da. diska hau, sinpleki esanda, izugarria da.

pasaden urteko irailean "por la boca vive el pez" album-a atera zuen, orain arteko azkena. gaur egun beste diska bat prestatzen omen dago, eta ni espero laster ateratzea, fitoren abestiak entzutea beti izugarrizko gauza bat delako.

besterik gabe,

ondo izan.

Jakue Goienetxe

Jakue Goienetxe 2007-12-31 18:03 #1

Musikari handi honen kategoria eztabaidaezina da. Hala ere, gaur egun musika "komertziala" deritzon horren barruan lortu duen arrakasta itzela ikusirik, burura datorkit, ezinbestean, <i>Platero</i>rekin kantatzen zuen hura: "Tú te crees que yo te envidio por sonar en Los 40, pero no me das ni asco y ahora sólo me das pena...".<br><br>Haren azken diskoaren izenburuak dioen bezala: "por la boca <strike>muere</strike> vive el pez"...<br>


Utzi iruzkina: