Su Ta Gar
Su ta Gar 1987an Euskal Herrian, Gipuzkoako Eibar herrian sorturiko talde heavya da.
Taldekideak Aitor Gorosabel, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga ziren taldearen sortzaileak. Eibartarrek lehen kontzertua 1988an eman zuten eta lehen grabaketa euren kontura izan zen 1989an. Maketa honek arrakasta handia izan zuen lokaletan eta bigarren proiektu bati ekin zioten.
Bigarren maketa honek beraien lehen diskoa ateratzea eragin zuen. Lehen diskoa Jaiotze basatia 1991an argitaratzen da eta Euskal Herriaz gain, Austria, Suiza eta Alemanian aurkeztu zuten. 1992an, Su Ta Garrek Esan Ozenki diskoetxea aukeratzen du bigarren diskoa ateratzeko. Disko honek "Hortzak Estuturik" du izena, heavya thrash metal estiloarekin nahasten dute, oso musika azkarra, gogorra eta, aldi berean, melodikoa eginez. Azpimarratzekoa da lan honek taldea ezagutarazi zuela Euskal Herrian zehar.1993an taldeak bira bat egin zuen Europan zehar, E.H Sukarrarekin batera. Biraren azken kontzertua Eibarren eman, bideoan grabatu eta "More Volumen Tour" edo "Su Ta Gar Zuzenean" izenekin kaleratu zuten.
Urte honen irailean berriro estudioan sartu eta "Munstro Hilak" izeneko lana kaleratu zuten. Disko horretan eboluzioa nabarmena da, abestiak astunagoak dira baina indarra galdu gabe.
1995ean Borxak istripua eduki zuen eta eragin handia izan zuen taldean, Galder, Borxaren anaia hasi zen orduan baterian.
1996eko maiatzean "Sentimenak Jarraituz" izeneko diskoa kaleratu zuten. Lan honekin batera, lehenengo aldiz, bideoklip bat aterako zuten, diskoari izena ematen dion abestiaren inguruan. Bideoklip honek hainbat sari jaso zituen. Musikaren aldetik, "Sentimenak jarraituz" nahiko disko bariatua da, non, bitxikeria gisa, ska abesti bat sartzen den.
Esan behar da, "Munstro hilak" eta "Sentimenak jarraituz" lanetan, nabaria dela Aitorren ahotsean aldaketa bat dagoela. Bere ahotsa orain grabeagoa da, lehen soinua agudoagoa izanik. Lan hau Frantzia eta Espainia aldean aurkeztu ondoren, berriro bateria jole aldaketa egongo da. Orain Iban Zugarramurdik hartuko du baketen ardura. Bateria jole hau, Baldin bada taldean aritutakoa zen.
1997ko iraila eta urria bitartean "Agur jauna gizon txuriari" lana kaleratu zuten. Disko honetan thrash metal indartsu eta pisutsua jorratuko zuten. Soinu geldoagoa lehenengo diskoekin konparaturik, eta Aitorren ahotsa urratuagoa. Urte hartako azaroan diskoa Kuban aurkeztu eta abenduan Euskal Herrian aurkeztu zuten.
1999ko ekainean jarraitzaileek eskatuta beraien bi maketak berrargitaratu zituzten "Su ta gar 1987-1989" izenburupean Gaztelupeko hotsak diskoetxearen eskutik. CDak kartoizko kutxa darama taldekideen argazki eta PCetarako egokitutako bideo batekin. Bideoa "Jo ta ke" abestiarena da.
Urte bereko uztaila eta iraila bitartean estudioan sartu ziren disko berria grabatzeko asmoz. Azaroaren 8an Gor diskoetxearekin batera "Homo Sapiens?" izeneko lana atera zuten. Lan honetan lehenengo diskoetako freskotasuna berreskuratzen dute, neurri batean, thrash metalarekin nahastuta baina "Agur Jauna gizon txuriari" baino pixka bat azkarrago eta melodikoagoa.
Indar handiko taldea da eta lehenengo diskoetan batez ere nabari daiteke betiko Heavy Metal estiloa, Gorosabelek ahotsa ipintzeaz aparte soloetaz arduratzen da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: