warcry

lastres 1456150848698 lastres | 2007-12-03 11:20

2002. urtean Victor Garcia-k (avalanch taldearen musikari ohiak) abesti batzuk sortu zituen, baina ez zire avalanch-en dinamikan sartzen eta beraz taldea uztea erabaki zuen. berarekin batera espainiako hainbat heavy taldetako kideak batu ziren "warcry" proiektura.

2002. urte honetan, lehen diska atera zuten, "warcry" izenekoa. diska hau entzun ondoren argi ikusten da zergatik "avalanch" utzi behar izan zuen Garciak.

urte berean bigarren diska bat kaleratu zuten, espainiar merkatuan eta heavy mugimenduan zehara barneratuz.

eta 2004. urtean beraien diska onena sortu zuten. "alea jacta est" izenpean, album zoragarri bat sortu zuten. heavyaren maitale garen guztiontzako diska onenetarikoa izanik.

2006. zuzeneko dvd bat atera zuten madrilen eskainitako kontzertu batekin. emanaldi honetan beraien abesti esanguratsuenak jo zituzten eta oso lan ona burutu dute grabaketa honekin.

beste heavy talde batzuek ez bezala, warcry-ek lortu du bere diska guztietan kalitatezko abestiak sortzea eta beti dinamika on bat jarraitu dute. hau dela eta gaur egun espainiar heavyaren gorenean dago.  hori bai, "mago de oz" ez du oraindik berdindu.

besterik gabe.

ondo izan.

 


Utzi iruzkina: