Webak hauteskunde bezperetan

josu 1456149891816 Josu | 2007-05-09 20:44
1

Hauteskunde kanpaina baino ordu batzuk lehenago, Eibarko alderdiak ari dira kanpaina egiten.

Duela egun batzuk aldatu zuten Iñaki Arriolaren portada. 2003ko edukiz horniturik, azken egunotan prentsako albisteak sartu dituzte. Plataforma PSOEk eskeinitakoa da (Madrildik, suposatzen dut). Loturaren bat eta beste ezer ez dago, momentuz. Seguraski datozen egunotan aldaketak izango dira hemen. Balorazioak egiteko gehiago garatu dezaten itxaron behar.
www.psoe.es/ambito/eibar/index.do

Aitor Alberdiren ataria garatuago dago momentu honetan. Honek ere alderdiak jarritako baliabideak aprobetxatu ditu. Gustatu zaidana: partehartzea (foroak,inkesta); notizieroa (PSOE bezala+blogak); mapa (Google Maps). Programa osorik sartu dute. Momentuz garatuen dagoena.
eginbehardugu.com/eibar

Eusko Alkartasunako Mertxe Garatek ere alderdiaren baliabidea erabili du. Gustatu zaidana: parte hartzeko aukera (Tu Voz), eta batez ere Creative Commons erabili izana. Egun gutxitan txukun egongo dela dirudi.
www.euskalherriaegitea.org/eibar

Ezker Batuaren kasuan, iniziatiba eskertzekoa izan zen blogarekin hasi zenean, baina martxotik ez dute idatzi. Itxura gehiegi zaindu gabe, eta bestalde, blogcindario ez zait iruditzen erraminta aproposena. EB-Aralar koalizioaren webik ez dut ikusi.
www.eibargorria.blogcindario.com

PPren kasuan ez dut ezer aurkitu, baina Regina Otaola da Eibarko hautagaien artean El Diario Vasco-ren blogetan idazten lehena. Hori bai, Aldundirako hautagai moduan. Poztu nau blogeatzera animatu dela ikusteak. Ea udalgintzaz zeozer botatzen duen...
http://blogs.diariovasco.com/rotaola_pp

ASB eta ANVren kasuetan ez dut webik aurkitu, momentuz. Norbaitek ikusi du?

El Diario Vascoren blogak

DVk aukera eman die aurreko alderdiei, baina ez ANV ezta ASBri. Gaur egun instituzioetan dauden alderdiei eskeini diete, hautagai direnei eskeini beharrean.

Regina Otaola (PP):
http://blogs.diariovasco.com/rotaola_pp

Iñaki Arriola (PSOE):
http://blogs.diariovasco.com/iarriola_pse_ee

Aitor Alberdi (PNV):
http://blogs.diariovasco.com/aalberdi_pnv

Mertxe Garate (EA):
http://blogs.diariovasco.com/mgarate_ea

Eli Gomez (Izquierda Unida-Aralar)
http://blogs.diariovasco.com/e_gomez_eb_aralar

18 egun hauteskundeetarako eta egia esateko ez ditut gure hautagaiak interneten txukunegi ikusten.

batzarras

batzarras 2007-05-14 16:27 #1

Kanpaina egiteko orduan plataforma guztiak erbiltzea logikoa iruditzen zait hautagaien aldetik, hala ere, gutxik usteko dute zeozertarako balioko diela blog bat edukitzeak  Oraindik ere kartelak pegatzea edo mitinak ematea eraginkorragoa dela supostatzen dut.


Utzi iruzkina: