itzali telebista

soinua eta hitzak uztartzen

Igandetan irratsaio bat egiteak arazo bakarra du: bixamona. Bai jaunak, batzuetan igandetan bixamona izaten dut eta horrelakoetan zaila da burua behar den lekuan (lepo gainean) edukitzea. Izan ere nahiko programa lasaia eta hitz gutxikoa izan zen 2007ko abenduaren 9an burututako hau. Irratsaioa Lost in Translation filmaren inguruan joan zen, bai pelikulari buruzko informazioa baita soinu bandako musika egon ziren, nahiz eta oso landuta ez egon. Agian, hontariko egun batean, Lost in Translation 2.0 irratsaioa egingo dut, landuagoa, baina ez dakit lan hori hartzeko gogoa edukiko dudan. Beraz,...


Kasu honetan, ez zen testurik egon, baina ez zen izan testurik gertatu ez nuelako. Baditut bi testu, baina guztiz bukatu gabe zeuden eta gainera, igande arratsaldean ezin nuen irratsaioa egin. Egoera honen aurrean ostiral gabean egitea erabaki nuen eta irratsaio nahiko ez ohizkoa izan zen, musika elektronikoa nagusi izan baitzen. Hau ere esperimentu txiki bat izan zen, doinu ezberdinez osatutako musika sesio bat osatzea helburu bezala hartuta. Hala ere, izan zen ordutegi arraro horretan irratsaioaz gozatu zuen pertsonarik, nitaz aparte, noski. Guzti hau 2007ko azaroak 30ean zuzenean grabatu...


Cosas

itzalitelebista 1456148077950 itzali telebista | 2007-12-07 18:57

Gauzak. Egunero daude esan diren gauzak eta esan gabe gelditzen direnak. Noizean behin, ausardia erakustaldi batean, guztia esaten da, nahiz eta hitz horiek entzun behar dituen pertsona aurrean ez egon. Edo hitz horiek nori zuzenduta doazen zehaztu gabe.Hitz hauek 2007ko azaroaren 25ean esan nituen, hartzaileak oraindik entzun ez dituen arren. Cosas Voy a decirte las cosas que nunca te he dicho. Voy a decirte las cosas que nunca te he dicho y que siempre he querido decirte. Siempre, Nunca, ... absolutos. Y los absolutos no existen desde la teoria de la relatividad, vamos, que tu y yo hemos ...


Hau amaigabeko testu bat da, hasiera eman nion baina ez nuen bukatu, bukaerarik ez duelako. Maitasuna gai zaila da, bakoitzak ideia desberdin bat duelako eta gizabanako bakoitzak sentitzeko era bakar eta aldaezin bat duelako. Testu hau 2007ko azaroaren 18an irakurri nuen, programa nahiko berezi (niretzat bai behintzat) batean. Que es el amor? El amor es un parásito que si lo alimentas regularmente con actos de amor, le es suficiente. Pero si pasas una temporada sin darle de comer, empieza a comerte desde las entrañas, destruyendo todo, incluso la mente de cada uno. Puede ser que uno no ...


Testu hau 2007ko azaroaren 11n irakurri nuen irratsaioan, oraindik mantentzen den eta aurrerantzean mantenduko den komunikazio ezari buruzkoa da. De piscinas y huracanes Últimamente he tenido que lidiar con estos dos términos más de lo normal. Para mi, esto de las piscinas y los huracanes siempre habían sido algo físico, piscina igual a sitio donde nadar y darse un chapuzón, huracán igual a rachas de vientos fuertes y lluvia. Ahora, tengo que zambullirme en piscinas y luchar contra huracanes que han perdido la parte palpable, de claro carácter metafísico, que crean un mar de dudas lleno d...


Hemen jartzen joango naizen testuei buruz idaztea beharrezkoa iruditu zait, batez ere blogak-en ikusi ditudan blog guztiak euskara erabiltzen dutelako. Azaldu nahi dudana zera da: jarriko ditudan testu gehienak gazteleraz idatzirik egongo dira. Hau nik hizkuntza horretan idazteko erraztasun gehiago dudalako da, nahiz eta nire ama hizkuntza euskara izan, hitzak aukeratzerako orduan, hitz egokiagoak aurkitzen baititut hizkuntza horretan. Nik idatzitakoak ez diren testuak ipintzen baditut, gehienak gazteleraz izatearen arrazoia hizkuntza horretan euskaraz baino testu gehiago aurkitzen ditudala...


Blog hau erabiltzeko ez dago zertan informatikako ingeniaria izan beharrik, nahiko sinplea baita guztia. Testuren bat irakurtzen baduzu eta irratsaio hori jaitsi nahi izanez gero artikuluaren amaieran dagoen link-a klikatu besterik ez da egin behar. Link honek beste orrialde batera bideratuko zaitu non irratsaioa zure ordenagailura jaisteko aukera edukiko duzun. Testua zureganatu nahi izanez gero, copypaste egitearekin nahikoa izango da, hau da, kopiatu eta itsatsi besterik ez. Azalpen gehiago behar baduzu, ez izan beldur eta zure galdera bertan idatzi, erantzuna izango du.


itzalitelebista 1456148077950

Blog hau Itzali Telebista irratsaioa osatzeko tresna bezala jaio da. Bertan lantzen diren testuak eta landuko ez direnak aurkituko dituzue, baita irratsaio desberdinak zeuenganatzeko aukera ere. Orain, entzule zareten horiek, parte aktibo izateko aukera ere edukiko duzue, testuen eta irratsaioen gaineko iritzia zuzenean eman dezakezue eta. Beraz, epaitu nazazue zuen sententziak bertan idatziz, gustura hartuko ditut eta.