IRURTZUN-ARAKILGO AHOTSA

Irurtzun eta Arakilgo ezkertiar eta abertzaleon ahotsa

Azken urte hauetan gure sosak zintzotasunez kudeatuko zituztela zin egin zuten horiek, Ongizate Estatua eta gure bizi kalitatea babestu behar zuten horiek guztiz txundituta ikusi ditugu bankari, enpresari handi eta multinazionalekiko erabateko sumisioz. Ez dago zalantzarik, sobera adibide daude: Milaka milioi euro eman dizkiete bankei, pairatzen dugun krisiaren arduradunei. Hezkuntza eta Osasunari ez diete behar haina diru bideratzen, hala zerbitzu publikoak hondatuz Etekin handiak dituzten enpresei EREak onartzen dizkiete, hala borrokaz lortutako eskubide sozialak pikutara bidali nahia...


ABERRI EGUNA 2011 GERNIKAN ETA BAIGORRIN Argi berdea Independentziari! 2011-2012 agenda berdea INDEPENDENTISTAK Sareko kideok 2010eko azaroan egin genuen Nazio Konferentzian erabaki genuenez, 2012. urterainoko epea oso garrantzitsua izango da independentziaren aldeko mugimenduarentzat, 2012a urte erreferentziala delako euskal estatua lortu nahi dugun guztiontzat. Asmo honekin, 2011ko eta 2012ko Aberri Egunak independentziaren aldeko bultzada zikloan kokatzen ditugu. Eta bide honetatik, iraganeko erreferentziak, gure ibilbide historikoaren inguruko hausnarketa eta etorkizunerako gure propos...


Maitatu, ikasi, ari,….. EUSKALAKARI. Euskarak egiten gaitu euskaldun eta herri eta euskaltasunak, munduko. Euskarak ez du baztertzen, batzen baizik; Euskal Herri osoaren eta euskal herritar guztien integraziorako baldintza da. Korrikak Euskal Herriaren lurralde osoa zeharkatuko du euskaraz, euskal nortasuna eta kultura indartuz; herrietan egitasmo eta ekitaldi ugari eginez ekitaldiaren inguruan. Ongi etorria izan bedi, euskal erreferentziak ezabatzeko politika oso bat bideratzen ari direnean, Espainia-Frantziatik, Euskal Herriko gobernu ezberdinetatik eta UMP- PSOEtik. «Euskal Herria» te...


Gipuzkoan jo ta ke ari dira lanean Zabor Errausketaren kontra. Ekintza berriak eta ikusgarriak ari dira egiten Hau da azkena egin dutena. Nafarroan, zoritxarrez ere, ari dira lanean planta haundi bat egiteko Tafalla aldean. Hor izanen dugu hurrengo urtetan beste frente bat borrokatzeko. Ekologiaren eta erreziklajearen alde. Kontsumismoaren kontra.


Apirilaren 2an Iruñean (Antoniutti parketik 18:00an abiatuta) egingo den manifestaldira deitzen diogu Nafarroako jendarteari, honako lelopean: AHT Nafarroan: Hasi baino lehen geldi dezagun! Proiektu hau salatu eta gelditzea eskatzend dugu. Udalak, kaltetutako herritar eta orokorrean jendarte guztiari AHT-k eragingo lituzkeen ondorioez informazio zehatza eman arte eta Nafarroako erakundeek garraio eredu publiko, sozial eta herritarren beharrei egokitutako baten aldeko konpromezua erakutsi arte ez gara geldituko.


Martxoaren 31an. 20:00etan. Pikuxar Euskal Txokoan Diaporama. PERU. Joseba Arlegi. Mikel Osinaga. Aitor Larraza. Kati Idoia Alzueta. Ainhoa Rivas. Marta Murillo eta Eunate Dorai. Apirilaren 1ean. 20:00etan. Iratxo Elkartean Gehienez 15 lagun. GARAGARDOAREN DASTAKETA IRATXON. Ruben Fernandez-en eskutik. Apirilaren 3an. 20:00etan. Iratxo Elkartean EVEREST-EKO TREKING-A. Patxi Mikeo Babesleak:


Larunbat honetan Herritarron Garaia agiriaren sinatzaileek eta Eusko Alkartasunak sortuko duten subjektu politiko berriaren abiapuntu ekitaldia izango da Lizarran, 17:30tan Remontival pilotalekuan. www.cambiandoNAFARROAaldatzen.net


El sábado 26 de marzo se llevará a cabo un día festivo contra el TAV en la Plaza de Los Fueros de Irurtzun. Para ello, se han organizado diferentes actividades (txistorrada, graffitis, recogida de firmas…). Larunbatean, martxoak 26, Arakil eta Irurtzungo AHT-ren aurkako eguna ospatuko da Irurtzungo Foru Plazan. Egitaraua honako hau da: Txistorrada (12.30tan) Graffitiak Sinadura bilketa Informazio gune eta erakusketa Konzentrazioa (13.00tan) Beraz, larunbat honetan, martxoak 26, goiz osoan egonen dira jarduerak AHT-ren kontra Irurtzunen, 10.30-etatik 14.00-taraino ekitaldiak prestatu ...


Badira urte batzuk Udaberriko Dantza Jaialdia ospatzen ez zela Irurtzunen. Orritz Dantza Taldeak antolatuta eta Irurtzungo udalaren laguntzarekin, aurten kanpoko 2 talde eta Orritz anfitrioiaren artean Dantza Jaialdi koloretsua eskainiko dute datorren astean, Martxoak 26ean Irurtzungo Frontoi estalian arratsaldeko 20:00etan. Sarrera dohainik da eta ASTURIASko Lugonesetik etorritako LA SIDRIÑA taldeak, BEASAINgo AURTZAKA Dantza taldea eta ORRITZek ordu beteko Dantza saioa beteko dute. Elkartruke folklorikoa da eta horregatik eta eguraldiak laguntzen badu, 19:00etan Kalejira bat egingo dute ...


Pedimos que respondas a esta encuesta, pues sin duda tienes mucho que decir. Buscamos tu participacion para que con la voluntad de tod@s sigamos construyendo un Irurtzun más vivo y libre. Podras depositar tu respuesta en los buzones que se habilitarán para ello en el pueblo en algunos bares y tiendas hasta el 25 de Marzo. Queremos conocer tu opinion porque de tu palabra nace nuestra voz. Puedes también dar tu opinión en: irurtzungoherriprograma@gmail.com Zure iritzia garrantzi handikoa delakoan inkesta honi erantzutea eskatzen dizugu. Zure partaidetza eta guztien nahiekin Irurtzun libre et...


irurtzunarakilgoahotsa 1456148031716

Abertzale, ezkerrekoa, euskaren eta euskal kulturaren aldekoa, feminista edo gure lurraren alde borrokatzeko prest baldin bazaude, hemen duzu zure lekua.

Si te sientes abertzale, de izquierdas, a favor del euskera y de la cultura vasca, feminista, con ganas de trabajar por nuestra tierra…aquí vas a tener la posibilidad de expresarte.


BERRIAK BIDALTZEKO/
PARA ENVIAR NOTICIAS:

irurtzunarakilgoahotsa
@gmail.com