Inondik inora

Gehiegi pentsatzea kaltegarria izan daiteke

Aurtengo Aste Santuan Lezon izan ginen Gazte Topagunea ospatzen. Giro ezin hobea bizi izan genuen; hitzaldiak ugariak izan ziren, baita jarduerak ere, guzti hau jaiaz inguraturik. Musikaz gozatzeko aukera ere egon zen, patxaranak gure eskutatik pasatzen ziren bitartean.Txarrena eguraldia izan zen, akanpalekua hondatu baitzuen, baina nolanahi ere, hurrengo Topagunean han izango gara berriz ere. tagzaniapasteLezo map


Resumen Alonso Quijano es un hidalgo pobre de la Mancha, que de tanto leer novelas de caballería acaba enloqueciendo y creyendo ser un caballero andante, nombrándose a sí mismo como Don Quijote de la Mancha. Sus intenciones son ayudar a los pobres y desfavorecidos, y lograr el amor de la supuesta Dulcinea del Toboso, que es en realidad es una campesina llamada Aldonza Lorenzo. La primera salida la hace solo, pero regresa en poco tiempo a casa y decide nombrar a Sancho Panza, un empleado suyo, escudero. Juntos realizan la segunda salida, en la que viven más de una aventura: Don Q...


Audacity programarekin frogak egiteko Berria egunkariko albiste bat irakurri eta eskegi egin dut. Kalitatea ez da oso ona klasean grabatu behar izan dudalako, baina lehen aldia izateko nahikoa izango da.Hemen duzue grabazioa: boomp3.com


Oraingoan nabigatzaileei buruz arituko naiz. Duela urtebete gutxi gorabehera hasi nintzen Mozilla Firefox erabiltzen, eta aitortu dezaket nire bizitza birtuala aldatu eta hobetu zuela. Internet Explorer-en azken bertsioak fitxak irekitzeko aukera ematen du, baina garai hartan ez zen halakorik, Firefox-en izan ezik. Abiadurari erreparatuz, dudarik gabe Explorer motelagoa da, eta egun erabiltzaileek ezin dute segundu bat ere ez galdu. Gainera, lehen aipatutako fitxekin ere bizkortasuna lortzen da. Beste arrazoi bat Firefox erabiltzeko sofware librea dela da. Explorer Microsoft konpainia...


Martxoaren 14ko klasean Iban Arantzabal eta Patxi Trapero izan genituen gure artean. Mintzatu zen lehena Iban Arantzabal izan zen, eta blogen eta komunikabideen indarra eta garrantzia azpimarratu zuen, eta gu animatu gintuen interneten zehar baliabide berriak bilatu eta erabiltzeko. Patxi Trapero ondoren hasi zen hizketan, eta anekdota batekin eman zion hasiera bere hitzaldiari: bi egun aurrerago marihuanako gailetak probatu zituela esna zuen, eta itzelako itsua hartu zuela, ondorioz, hitzaldia ezin izan zuela ondo prestatu argudaitu zuen. Dena dela, entretenigarria izan zen bere hitzal...


Markinez

inondik_inora 1456147874093 Inondik inora | 2008-04-25 14:24

Hemen duzue Markinez, Arabako Mendialdeko herrixka. Bernedoko kontzeju bat da eta lehen erreferentziak XI. mendekoak dira. Molino ibaia herria bitan banatzen du eta inguruan kobazulo ugari daude, aintzina bizileku izan zirenak. Informazio gehiago, Bernedoko Udaletxeko web orrian. tagzaniapasteMarkinez map


    HUHEZIra hitzaldia ematera etorri zen Daniel Innerarity Bilbon jaio zen 1959an, eta filosofia irakaslea da Zaragozako Unibertsitatean. Bere saiakerengatik hiru sari lortu ditu, Miguel de Unamuno, Espasa eta Espainiako Literatur Sari Nazionala, eta El País eta El Correo egunkarietako kolaboratzailea da.      Hitzaldiaren gai nagusia ezagutzaren gizartea izan zen, eta gizarte honetan bizirauteko hainbat gomendio egin zituen, eta aldi berean kritikatu egin zuen gizarte honen hainbat aspektu.      Bere ustez, informazioa denon esk...


Hemen ipiniko dut abenduaren 29an San Mamesen nik grabatutako bideo bat, Euskal Herriaren gola ospatzen ari ginen bitartean:


Belabia

inondik_inora 1456147874093 Inondik inora | 2008-02-29 14:21

Hona hemen Belabia mendian ateratako argazki bat, duela bi urteko udakoa edo:


Oraingo honetan bost blogen iritzia emango dut ikaslan baterako:     Lehena Ahaztuak 1936-1977 erakundearen bloga da. Nahiz eta asmo onarekin sortu bere bloga, bisitaria nahastu egiten du. Kolore desberdinak erabiltzen dituzte idazteko, erdara eta euskara nahasten ditu… argazkiak jartzea ideia ona da, baina, adibidez, goiko irudia mezu batena da, goiburu bezala jarrita. Beraz, nire ustez, hobe litzateke web orri txukun bat egitea, blog batean aukera limitatuegiak direlako haien nahietarako.      Bigarrena Iñaki Anasagastirena da. Nahiko txukuna da et...


inondik_inora 1456147874093

Gasteizko ikasle bat da blog honen arduraduna. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean ari da Ikus-Entzunezko Lizentziatura aurrera eraman nahian, eta horretarako blog hau sortu behar izan du Web 2.0 ikasgaian.