Bost blogen analisia

inondik_inora 1456147874093 Inondik inora | 2008-02-29 10:45

Oraingo honetan bost blogen iritzia emango dut ikaslan baterako:

    Lehena Ahaztuak 1936-1977 erakundearen bloga da. Nahiz eta asmo onarekin sortu bere bloga, bisitaria nahastu egiten du. Kolore desberdinak erabiltzen dituzte idazteko, erdara eta euskara nahasten ditu… argazkiak jartzea ideia ona da, baina, adibidez, goiko irudia mezu batena da, goiburu bezala jarrita. Beraz, nire ustez, hobe litzateke web orri txukun bat egitea, blog batean aukera limitatuegiak direlako haien nahietarako.

     Bigarrena Iñaki Anasagastirena da. Nahiko txukuna da eta ez du arazorik ematen irakurtzerakoan. Beste gauza on bat hauxe da, azalean mezuak osorik ez direla agertzen, soilik izenburua eta mezuaren zati bat. Horrela, bisitariak errazago du interesatzen zaizkion mezuak bakarrik irakurtzea. Aipatzekoa da ere eskuineko zutabearen ordena, eta han argazkiak ikusteko aukera izatea.

    Hurrengoa Sare Antifaxistaren bloga da. Blog honetan hainbat gertakizunen berri ematen da, baina batez ere ekitaldi, mobilizazio eta manifestazioen berri emateko. Honen adibide da eskuineko zutabean ikus dezakegun egutegia, deialdiez betea. Baina blog honen duen atal interesgarriena zutabe bera dela esan dezakegu, bertan bideoak, estekak, irudiak eta beste hainbat gauza ikus ditzakegulako.

     Laugarren bloga Eztanda Norte Hintxa Taldearena da, Alavés-zale amorratuak. Bertan futbol partiden berri ematen da, eta partida aurretik eta ondoren egiten diren festen berri ematen dute, noizbehinka argazkiak jarriz. Blog honen gune interesgarri edo kuriosoena eskuineko zutabean aurki dezakegun “txat”-a da, zaleek edozein motako mezuak jartzeko, edo haien artean momentuan harremanetan jartzeko, inolako mezurik bidali gabe.

     Amaitzeko Goierriko AHT! Gelditu Elkarlanaren bloga komentatuko dut. Oso ondo dago, informazio asko du baina batere nahastu gabe eta dena ondo antolatuta. Argazkiak eta bideoak eskegitzen ditu, eta eskuineko zutabean dituen argazki bildumak eta fitxategiak izugarrizko indarra ematen dio. Oso lan ona egin du blogaren jabeak, eta ezin dugu ahaztu AHT Gelditu! Elkarlanak bere web propioa duela, beraz, meritua handiagoa da oraindik.

    Gaurkoz, besterik ez. Beste bat arte!


Utzi iruzkina: