HUHEZINEMA

Zure begirada denon begietan

HUHEZINEMA lehen edizioko fikziozko film eta dokumental laburren jaialdiak baditu bere lehendabiziko irabazleak.   IRABAZLEAK:   HUHEZIko ikasleen lanetan: - HUHEZIko fikziozko lanik onena: TEMPUS FUGIT                (Zuzendaria: Nerea Ruiz de Azua) - HUHEZIko dokumental onena: PEOPLE ARE STRANGE        (Zuzendaria: Iagoba Domingo)   Lehiaketan: - Fikziozko lan onena: MONTENEGRO              &nbs...


Maiatzaren 7an, asteazkena, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideak izan genituen HUHEZIn entzungai. Aitor Arregi eta Jon Garaño zine zuzendariek fikziozko zineari eta dokumentalei buruzko lantegia antolatu zuten. Ikasteko aukera bikaina izan da guretzat. Eskerrik asko Aitor eta Jon!   Hona hemen lantegiko argazkiak: Jon Garaño eta Aitor Arregi, zine zuzendariak.   Jon Garaño eta Aitor Arregi lantegiaren beste une batean.  


Maiatzaren 5ean ireki zituen bere ateak HUHEZINEMA fikziozko film eta dokumental laburren jaialdiak. Astelehenean egin zen aurkezpen ekitaldia HUHEZIko Areto Nagusian. Jaialdiari hasiera emateko, hilaren 6an, Aizpea Goenaga aktore eta zuzendaria izan genuen HUHEZIn. Aktoreen zuzendaritzari buruzko tailerra antolatu zuen eta ikasleak izan zituen horretarako bide lagun. Plazer handia izan da guretzat Aizpea Goenaga bezalako profesional bat geurean izatea. Mila esker Aizpea!   Hona hemen Aizpea Goenagaren tailerreko argazki batzuk: Aizpea Goenaga, aktore eta zuzenda...


Aukeratutako lanak

huhezinema 1456147711252 HUHEZINEMA | 2008-04-29 15:54

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu lehiaketan parte hartu duzuen guztioi. Jakinarazi nahi dizuegu jaso genituen 41 lanetatik epaimahaiak 15 aukeratu dituela. Datorren maiatzaren 7an 18.00tik 21.00ra Arrasateko Kulturaten egingo da film laburren proiekzioa, eta ondoren, filmen sari banaketa izango da. Hona hemen lehiaketarako aukeratuak izan diren film labur eta dokumentalak:    FILM-LABURRAK:   Montenegro (Lander Camarero) Le Protecteur (Patxi Basabe de Viñaspre) Desolación infernal (Jorge Paniagua Luis) Infierno (Oscar Andrés) Musika (Asier Urbieta) Primo (Mikel...


Arrakasta itzela!

huhezinema 1456147711252 HUHEZINEMA | 2008-04-16 11:54

  41 film labur!!  Eskerrik asko guztioi. Ikaragarria izan da!!!  41 lan jaso ditugu lehiaketarako!!!   Apirilaren 9an amaitu da Huhezinema Film Laburren I. lehiaketako lanak aurkezteko epea, eta, egia esan, oso pozik geratu gara izan dugun oihartzunarekin. Lehiaketaren eta Jaialdiaren lehen urtea dugu honakoa eta hurrengo urteetan indartuz joango den itxaropena badugu ere, aurtengoa erabat berria izango zela bagenekien. Lanak aurkezteko epea bera nahiko laburra izan dela ere badakigu. Beti ikasten da zerbait.   41 film labur jaso ditugu, bai. Fikziozko 35 film labu...


Egutegia

huhezinema 1456147711252 HUHEZINEMA | 2008-04-16 11:43

Kaixo lagunak! Dakizuenez Huhezinema jaialdia maiatzaren 6, 7 eta 9an ospatuko da. Lehiaketan parte hartu duten fikziozko laburmetrai eta dokumentalen proiekzioez gain, mintegiak ere izango dituzue entzungai. Ondorengoa da gertatu dugun programazio. Espero dugu zuen gustukoa izatea!   MAIATZAREN 6a, ASTEARTEA   14.00-16.00. Aktoreen zuzendaritzari buruzko LANTEGIA, Aitzpea Goenagaren eskutik, HUHEZIn (Eskoriatza).                          &nb...


Kaixo lagunok: Gogoratu fikziozko film labur eta dokumentalak jasotzeko epea datorren asteazkenean amaituko dela, apirilaren 9an. Oraindik garaiz zabiltza; beraz, animatu zaitezte!   Hola amigos: Recordad que el plazo para entregar el material de cortos y documentales finaliza el día 9 de abril, el miércoles que viene. Todavía estáis a tiempo. ¡Animaros!


  Dagoeneko zure lanak aurkezteko epea zabalik dago. Gaurtik apirilaren 9ra arte izango duzu fikzio eta dokumental laburmetraiak bidaltzeko aukera.   Animatu eta parte hartu!     Ya está abierto el plazo para presentar tus trabajos .Tienes la oportunidad de enviar tu cortometraje de ficción o documental desde hoy hasta el 9 de abril.   ¡Anímate y participa!  


BASES

huhezinema 1456147711252 HUHEZINEMA | 2008-03-04 17:22

HUHEZINEMA, festival de cortometrajes de ficción y documentales                  BASES:   Se abre la convocatoria del primer festival de cortometrajes de ficción y documental Huhezinema. Huhezinema se celebrará los días 6, 7 y 9 de mayo de 2008 en la facultad de Huhezi (Eskoriatza) y en Kulturate (Mondragón).   1.- Edad del autor : Se aceptarán obras de directores de hasta 35 años.   2.- Procedencia del autor : Nacidos en Euskal Herria (CAV, Navarra e Iparralde) o residentes en Euskal Herria los ...


OINARRIAK

huhezinema 1456147711252 HUHEZINEMA | 2008-03-04 17:22

HUHEZINEMA, fikziozko eta dokumental film laburren jaialdia   OINARRIAK:   Huhezinema fikziozko eta dokumental film laburren lehen lehiaketarako deialdia duzu hau. Huhezimena jaialdia 2008ko maiatzaren 6tik 9ra ospatuko da Huheziko fakultatean (Eskoriatza) eta Kulturaten (Arrasate).   1.- Egileen adina: 35 urte gehienez.   2.- Egilearen Jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldean) jaioak edota Euskal Herrian bizi izan direnak azken 5 urteotan.   3.- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania edo Frantsesa (jatorrizko bertsioan).   4.- Lanaren ezaugarriak: Gaia...


huhezinema 1456147711252

HUHEZINEMA

HUHEZIko Ikus-entzunezko Komunikazioko laugarren mailako ikasleok, fikziozko laburmetraien eta dokumentalen lehiaketa antolatu dugu, eta honi buruz berri ematera gatoz. Gaztea al zara? Laburmetrai edo dokumentalik egin al duzu? Baiezkoa bada zure erantzuna, animatu eta parte hartu! Harremanetarako: huhezinema@huhezi.edu