"MORIARTI PRODUKZIOAK" EKOIZTETXEKO KIDEAK HUHEZIN
Maiatzaren 7an, asteazkena, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideak izan genituen HUHEZIn entzungai. Aitor Arregi eta Jon Garaño zine zuzendariek fikziozko zineari eta dokumentalei buruzko lantegia antolatu zuten. Ikasteko aukera bikaina izan da guretzat.
Eskerrik asko Aitor eta Jon!
Hona hemen lantegiko argazkiak:
Iruzkinak
Jon 2008-05-08 12:47 #1
Eskerrik asko zuei! Hurrengoan hobeto egingo dugu!
Eta gure blogean jarri dudana kopiatuz... Argitu beharrekoa: Asko asko gustatzen zait Guerinek egiten duen zinea. Batik bat, “Tren de Sombras” eta “En Construcción”, baina ez nago ados berak egiten duen dokumentala eta erreportajearen arteko bereizketarekin. Errol Morrisen filmak, esate baterako, erreportajeak dira? Nire ustez ez. Hori da esan nahi izan nuena. Baina karo, ez nuen ondo esplikatu.
Utzi iruzkina: