OINARRIAK
HUHEZINEMA, fikziozko eta dokumental film laburren jaialdia
OINARRIAK:
Huhezinema fikziozko eta dokumental film laburren lehen lehiaketarako deialdia duzu hau. Huhezimena jaialdia 2008ko maiatzaren 6tik 9ra ospatuko da Huheziko fakultatean (Eskoriatza) eta Kulturaten (Arrasate).
1.- Egileen adina: 35 urte gehienez.
2.- Egilearen Jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldean) jaioak edota Euskal Herrian bizi izan direnak azken 5 urteotan.
3.- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania edo Frantsesa (jatorrizko bertsioan).
4.- Lanaren ezaugarriak: Gaia eta generoa libreak izango dira, eta 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.
5.- Filmak jasotzeko epea: apirilaren 9a
- Apirilaren 25erako egingo da behin betiko aukeraketa. Egileei orduan jakinaraziko zaie.
- Aurkeztutako lanak Aukeraketa Batzorde batek aurreikusi eta aukeratuko ditu.
6.- Epai mahaia: Huhezin Ikus-entzunezko ikasketak egiten ari diren 4. mailako ikasle bi, Huheziko sail honetako irakasle bi eta ikus-entzunezko alor profesionaleko bi aditu.
7.- Iraupena gehienez:
- Fikziozkoak: 20 minutu
- Dokumentalak: 30 minutu
8.- Bidali beharrekoa:
1.- Izen-emate orria beteta.
2.- Zuzendariaren NANaren kopia
3.- Lana DVD formatuan (2 kopia). Jatorrizko
formatua bideoa edo pelikula izan daiteke.
4.- Filmaren kartela edo argazki/fotograma
bi, JPG formatuan.
Filmak eta gainerakoak bidaltzeko posta-helbidea:
HUHEZINEMA film laburren I.jaialdia
HUHEZI- Dorleta auzoa, z/g
20540 Eskoriatza
Posta elektronikoa: huhezinema@huhezi.edu
9.- Sariak:
1.- Fikziozko lan onena: 500 euro
2.- Dokumental onena: 500 euro
3.- Euskarazko lan onena: 500 euro
Epai mahaiak erabaki dezake sariren bat hutsik geratzea. Film batek bi sari irabaz ditzake. Saritutako egileek eurek jaso beharko dute saria, edo talde tekniko edo artistikoko kideren batek Kulturaten, Arrasaten, maiatzaren 7an egingo den Sari Banaketa ekitaldian.
10.- Parte hartzaileek ziurtatuko dute jaialdian parte hartzeak ez dituela beste inoren eskubideak urratuko. Horrez gain, antolatzaileek ez dute inolako lege erantzukizunik izango.
11.- Jasotako lanak Huhezinemaren esku geratuko dira. Lanak ez dira itzuliko. Aurkezturiko lan guztiekin erakusketa publiko eta sustapen-muntaiak egin ahal izango dira, on line eta off line helburu komertzialik gabe.
12.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
Harremanetarako: huhezinema@huhezi.edu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: