Arrakasta itzela!

huhezinema 1456147711252 HUHEZINEMA | 2008-04-16 11:54

 

41 film labur!!

 Eskerrik asko guztioi. Ikaragarria izan da!!!  41 lan jaso ditugu lehiaketarako!!!

 

Apirilaren 9an amaitu da Huhezinema Film Laburren I. lehiaketako lanak aurkezteko epea, eta, egia esan, oso pozik geratu gara izan dugun oihartzunarekin. Lehiaketaren eta Jaialdiaren lehen urtea dugu honakoa eta hurrengo urteetan indartuz joango den itxaropena badugu ere, aurtengoa erabat berria izango zela bagenekien. Lanak aurkezteko epea bera nahiko laburra izan dela ere badakigu. Beti ikasten da zerbait.

 

41 film labur jaso ditugu, bai. Fikziozko 35 film labur eta 6 dokumental. Hainbat tokitatik  iritsi zaizkigu, Hego Euskal Herriko 4 herrialdeetatik. Aniztasuna izango dela espero dugu, beraz. Egileen adina ere heterogeneo samarra izan da: 25 urte ingurukoak, 30 urteren bueltan daudenak, 30ak atzean utzita dituztenakā€¦ Hala ere, mutilak izan dira nagusi. Ea hurrengoan neska gehiago animatzen den!

 

Orain lan horiek guztiak ikusten eta epaitzen ari da epaimahaia. Epaimahaia 7 lagunek osatuko dute, 2 zuzendarik (Jon Andueza eta Jose Mari Goenaga), HUHEZIko 3 irakaslek (Andres Gostin, Idoia Astigarraga eta Iban del Campo) eta Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren 2 ikaslek (Mikel Alvarez eta Nerea Ruiz de Azua).

 

Lehiaketarako aukeratzen dituzten film laburrak zein diren lehenbailehen jakinaraziko dizuegu. Epaimahaiak hilaren 24rako, osteguna, hartuko du erabakia.

 

Zorte on guztiei! 


Utzi iruzkina: