Aitor Gorosabeli elkarrizketa

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-03-14 23:09
9

...Badago jendea 3 urte dituenetik futbolean, margotzen edota zerbait berezian aparteko dohainak izaten dituena...orduan, mundu honetan urte luzez bizi izan diren horien  komentariorik ohikoenak entzuten ditugu: "hori hemendik urte batzuetara, urruti, urruti ikusiko dugu...", edo"horrek bai dakiela baloiarekin zer egin!"...

Ez zituen hiru urte gitarra deskubritu zuenean, nerabezaroan murgilduta zegoela hasi baitzen, egun, gitarra elektrikoarekin maisu handi  bilakatu den Aitor Gorosabel instrumentu hau jotzen eta oro har, musikara gerturatzen.

Oholtza gainean pasatako 20 urte luze hauetan zehar, garai onen itzalean geratu dira Su ta gar taldearen momentu latzik eta gogorrenak. Baina hezur eta haragizkoak diren lau lagunek osatzen dute taldea eta (batzuetan ezinezkoa dirudien arren) lau bihotzen artean sortutako punteo, letra eta nota goxo zein bortitzak  askoren aisialdia girotu edo kotxeko bidaiak alaitzeko gai izan dira, dira eta izaten jarraituko dute. (metal is forever, ez?)

Aitor Gorosabelek gaur  iluntzean tarte (tartetxo idaztera nindoan, baina pentsatutakoa baino luzeagoa izan da, eskerrik asko, Aitor!) bat eskaini digu, bera eta taldearen unerik bitxi, barregarri eta anekdotarik umoretsuenak oparituz, eta aldi berean, bere pazientziak eta jatortasunak mugarik ez duela frogatuz.

Grabaketari azken ukituak egin bezain laster eskegiko dugu albo zutabean bigarren elkarrizketatuaren hitzak. Zuen gustukoak izango direlakoan...

sutagar
(oinguan be, lana ekipuan ein dou,ezta Jack? zenkiuberimatx.)

Aiert

Aiert 2007-03-16 13:35 #1

OE OE OE!!!
Aupa Malentxooooooo!!!
Oindiok dana ez dot entzun baña guay del paraguay dao. Honek itxura ona daka. Pixkanaka pixkanaka blog hau bitsa moduan gora juango da, fijo. Baietz Bill Gates baino ezagunak bihurtu 2008xa baño lenao... Aitor Gorosabeli, eskerrikasko bihotzez, bai elkarrizketia eitxia onartu dozulako eta baitxa hain trankil eta gustora sentidu arazi gaitxuzulako. Mutxo Keulemans ! ! !
Eta ze geixao esan neike...
GORA SU TA GAR ! ! ! !
EEEE, Jente!!! bialdu zuen erantzunak, impresiñuak, galderak, etabarrekuak...guk gusto haundiz erantzungo detzuegu.
Mutxo mutxo! ! !

Janire

Janire 2007-03-17 19:11 #2

Aupa zuek ta aupa su ta gar!! Oso ondo dago elkarrizketa baina oso baxu entzuten da ta ondo legoke garbiago ipintzea.

Bestalde Aitorren jatortasuna dela eta esan behar dut kontzertuetan ikusteaz ezagutzen dudala, ta berak ere ni ezagutzen nauela ta tipo umil baten moduan portatu dela nirekin. Aspaldiko laguna balitz moduan hitz egiten baitit beti. Ez nekiena da surferoa zenik.

Beno besterik gabe esan behar dizuet bloga oso ondo dagoela ta horrela jarriaitzeko.

Aiert

Aiert 2007-03-19 11:40 #3

AAAAAA!!!
Eskerrak eman biar detzauz Haritzi (aurtikijin). Elkarrizketan daozen galdera asko berak asmatutakuak dia. Neurri haundi baten, bera da obra de arte honen erantzuleetako bat. Asike, pisha, mila esker ! ! !

Aiert

Aiert 2007-03-19 11:57 #4

Entzun dot entrebista guztia ta ze nahi dozue esatia...neretako askoz enkanto geixao daka holako entrebista katxondo, kasero eta txabakano batek, euskadi irratiko edozein elkarrizketa serixok baño. Hombre, piiiiiiiiiiiiii guztiak eta kxkxkxkkxxxkkxxjjjjjjjjjjjjjjjj horrek kentzia ez zan egongo gaizki, baña listo, hori bakarrik e? alboko jentian komentarixo eta bullak beste toke bat ematen detze.
Malen, semos los mejores.

malen

malen 2007-03-19 14:23 #5

Aiert, badakit (baina ez daka mundu osuak zertan jakin hau:P) ke somos los mejores.....

Neri be gehixau gustatzen jata al natural elkarrizketia, baina bueno, denboriakin konpontzen juango gara...

autikijin

autikijin 2007-03-19 15:36 #6

alaaaaaaaaaaaaa, pelotaaaa
ke ba, ke ba
galdera posible batzuk esan nittula bale, baina hortik eskerrak emotera...esan nittun astakerixen larena ipini izan bazendute igual baten bat ospittalian zeuan, jeje.

halan da be, elkarrizketa saio honeri alde txar (txarra baino gehixao zaila, konplikaua, buruhauste bat baino gehixao emon leikiana) bat ikusten detzet: lehengo bi saiuetan halako jente famosua elkarrizketau ostian kalitate maila berbera zelan mantendu bihar dozue?
zuek kapazak zarienik dudarik ez dakat.Animo!

Janire

Janire 2007-03-20 19:03 #7

Beno, nik ez diñot puntu txabakano hori kendu behar zaionik hori baita elkarrizketaren punturik politena., baina pixkat garbitu behar dela uste dut ze  zati batzuk ez ditut ondo entzuten, esaterako gutxien gustuko duen etxeko lana galdetzen diozunean ez dut entzuten erantzuna. Edota zer nahiago duen galdetzen diozuenean, 7 metroko olatu bat ondo hartzea  edo beste 2.  aukera bat,ez dakit zein den 2.ena ez baitut lortu ondo entzutea..Zein da 2. aukera hori? Edota eibarko polikiroldegiko bideoko petardazoarena kontatzen duenean kostata ulertzen zaio.

Esan behar dut zatitxo hauek hiruzpalau aldiz entzun ditudala, elkarrizketa jaitsi dudalako, baina alferrik, ez dut lortzen esaten duena ateratzea.

2007-09-23 01:16 #8

Nagore

Nagore 2007-09-24 21:08 #9

entzun dot elkarrizketia, por fin!!! hain utzik gelditxu jata logelia bapatian... oin bai erraldoi ikusten dala! baina holan behintzat biharrexko ixiltasuna euki dot, ta esan biharra dakat ederto pasau dotela... totalmente engantxauta ordenadore parian!!!

arrazoia emon bihar detzuet, onenak zarie bai, ekipo ederra dakazue montauta... eta aitor, jope, zer esan, ezin jatorraua izan... argi gelditzen da elkarrizketa osuan, oso ritmo freskua daka ta konplizitate politx bat nabaritzen da.... la osssssspera, q pasada! hori ostiral eta zapatuko azken gertaereri gehitxuta, uf uf uf!!!! groupie talde edarra osatu genduala uste dot... eskerrak eman bihar ditxut, bai zueri, baitxa su ta garri be. kriston asteburu ona pasau dot, eta "exiliauta" bizi garanondako bisita honek eztake preziorik... patxo pila jente!!!!

Utzi iruzkina: