Euskadiko goitibehera txapelketarako puntuagarria izango da Paresiko proba

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2008-07-24 00:00

Euskadiko goitibehera txapelketarako puntuagarria izango da Paresiko proba

Busturia

Lehenengo aldiz egingo dute proba Busturiko Paresi auzoan; abuztuaren 2an izango da, 17:00etan.

olaia zabalondo

Datorren hilean Busturiko Paresi auzoan egingo duten goitibehera txapelketa Euskadiko goitibehera txapelketarako puntuagarria izango da. Lehenengo aldiz egingo dute Paresin goitibehera txapelketa eta Euskadiko txapelketarako puntuagarria izatea lortu dute, gainera.

Goitibehera Mozolo (Foru) por ti.


Iñigo Serna antolatzaileetako baten esanetan, «Busturian San Bartolome eta San Kristobal auzoetan goitibeherak egiteko ohitura izan dugu beti. Jaietako programazioaren barruan antolatzen genituen probak». Hala ere, kirol arriskutsua zela-eta asegurua eskatzen hasi ziren eta, herriarentzat garestia zenez, utzi egin zuten. «Oraingoan arriskatu egin gara eta eskualdean izena duen aldapa batean, Paresikoan, egitea pentsatu dugu», dio Sernak.

Horrela, federazioari proposatu zioten ideia eta, aldapa ikusi eta antolakuntzaren proiektua aurkezterakoan, Espainiako Open-a bertan egitea proposatu zieten Busturikoei. «Euskadiko txapelketa polita egitearekin konformatzen ginela esan genien federazioko arduradunei. Ez dugu Busturia Espainiatzat hartzen ».

Abuztuaren 2an jokatuko da

Paresiko goitibehera txapelketa abuztuaren 2an izango da, 17:00etan. Bide bikoitza duen 2,4 metroko jaitsiera duen aldapan egingo dute proba. Federazioaren esanetan lehenengo eta azkenengo 300 metroak dira suabeenak. Arazoa aldapa erdian dauden 1,8 metroetan dagoela diote. Bertan, %15eko malda dago eta hainbat dira tarte horretan dauden bihurguneak. Aurten proba ondo urtetekotan datorren urtean berriro errepikatzeko aukera dagoela adierazi dute.

Paresiko goitibehera txapelketan federatuek zein ez federatuek parte hartu dezakete. Federatuek egun horretan bertan ordu bete lehenago eman beharko dute izena eta ez federatuek` i. serna@euskalnet.net´ helbide elektronikoan. Parte hartzeko beharrezkoa izango dute asegurua izatea.

50 goitibehera inguru

Gutxi gorabehera 50 goitibeherak parte hartuko dutela esan du Sernak. Ikusita zenbat jende mugitzen den, 1.000 pertsona etor litezkeela adierazi du, gainera. «Busturiko herrira jendea erakartzeko beste modu bat da. Orain arte egin ez den beste ekintza baten bitartez, jendea hurbilduko da herrira»

http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-24/p00006001/Euskadiko_goitibehera_txapelketarako_puntuagarria_izango_da_Paresiko_proba.htm


Utzi iruzkina: