"Tenemos órdenes directas de la Audiencia Nacional"

Sondeo makina sartu nahi zuten lekuan izandako herritar batek honako hau aipatzen digu:

"Kontua da baimenik gabe sartu direla langileak.

Lurjabeak joateko esan die, Munipak deitu eta ez dute ezer esan, eta Ertzainek berriz, meatxuak egin dizkiete lurjabeei: "Tenemos órdenes directas de la Audiencia Nacional... si no les dejan bajar la máquina será desobediencia grave y tendrá que venir detenido con nosotros". LURJABEARI!!!!

Azkenean, makina eta herraminta guztiak hartu eta joan egin behar izan dute."

Martxoaren 27an 17.34etako eguneraketa atzo gertatutako guztiarekin:

"Gaur martxoak 26 Beasaingo Arrieta baserrirako bidean eskabadora bat sartu dute eta bide ondo bat txikitu dute bertan zundaketak egiteko makina bat sartzeko.

Lurjabeak arratsaldean ohartu dira baserrira bidean langileak, seguratak eta kamioia zundaketak egiteko makina jetsi behar zuten unean. Lurjabeak gelditzeko eskatu die inongo baimenik gabe lanean ari zirelako.

Lana egiteari utzi diote baina obrako enkargatuak zioen bere enpresaren aginduz zegoela eta ez zituztela makinak bertatik aterako. Udaltzainei deitu eta bertaratu dira baina haiek ezer ez zekitela baimenari buruz esanez. Ondoren alkateari deitu diote baina hau ez da bertaratu. Obra buruak ertzainei deitu die. Hauek iritsi bezain laister bertan zeuden denak identifikatu ditu. Lurjabeak azaldu die nola inongo baimenik gabe zeudela han.

Orduan Ertzaina lurjabeari bere terrenoak ote ziren demostratzeko esaten hasi ez zaio ba. Ertzaintzak eskua sartu nahi izan du eta obra buruari makina deskarga zezan esaten zion.

Lurjabeak ez die utzi eta Ertzain hori desobedientzia delitua dela eta atxilotu eta AHT-ren aurka egiteagatik Audientzia Nazionalera eramango zituela mehatxu egin die.

Hau gertatzen zen bitartean bi lagun udaletxera joan dira zundaketa horren inguruan Alkatearekin hitz egitera. Berak zioen zundaketak bide publiko baten egiten ari zirela. Bertaratutakoek esan diote hori gezurra zela eta zundaketak zeuden lekura joateko esan die eta orduan honek bizkarra eman eta alde egin du. Lotsagarria beste behin ere PATXI PLAZAOLA-ren jarrera .

Azkenik langileak ere ikusten zuten zentzurik ez zuela han egotea baimenik gabe eta lur jabearekin hitz egin ondoren traste guztiak jaso eta zundaketak egiteko makina eta guzti lurretatik atera eta joan egin dira. Ziurrenik beste edozein egunetan sartuko direla eta adi egon."


Kokapenaren argazkiak azpikaldean dituzue.









       




Utzi iruzkina: