AHTaren aurkako borrokan gauzak serio jartzen hasi dira.
Igande partez mendi martxa ireki, publiko eta baketsu baten gainean Ertzaintzak egin zuen jazarpena ez da normala. Azpikaldean dituzuen kronika, argazki eta bideoetan ikusgai dituzue helikopteroaren hegaldi bajuak, mendizaleei egindako grabaketak, pelotazoak... Stasik egitea, tira, ulertuko genuke, baina Ertzaintzak egitea... lo veo y no lo creo!
Eguraldi paregabeaz lagundurik igande partez Elorrixoko plazan Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak Elorrixoko Erdella Mendizale Taldearekin batera deituriko deialdira 120 bat lagun bildu ginen.
Elorrixotik atera eta Apatamonasterioruntz abiatu ginen. Ibilbidean ez zen aparteko berririk suertatu eta Apatan zai genituen beste hirurogei bat lagunekin batera abiatu gara Udalaitz aldera. Udalaitzeko tontorra ez zen gure helmuga, aldiz, Udalako mehategi zaharren inguruan dagoen kaxko batean AHTarentzako egiten ari diren sondeoak ikuskatzea baizik.
Apata utzi bezain pronto, Atxondoko harana zeharkatuko luken biaduktoaren azpikaldean Elkarlaneko kide baten esplikazioak entzuten jardun ginen.