Beste geltoki bat Baionan?


Makina bat lagun urbildu ginen Bidasoako bi aldeetatik aurreko larunbatean FICOBAko gunetik abiatu zen manifestaziora.

      

Ez dugu bertan jazotako guztiaren deskribapen zehatza egiten hasiko, dagoeneko Txingudiko lagunek egin dute eta. Bertan sartuta argazki sorta zabala ikusteko aukera dezute ere.
Aldiz, informazio osatua Berrian eta Garan

FICOBAtik Hendaiako tren geltokira arteko bidea jarraitu genuelarik, Bidasoa zeharkatzea gindoazelarik, paperezko "muga" bat zeharkatu ondoren, Iparraldeko lagunekin elkartu ginen. Zenbait ohar batzuen ondoren, Hendaiako tren geltokira urbildu ginelarik.

        

Bertsolari eta txalapartarien doinuaz lagundurik, AHT Gelditu! Elkarlaneko eta Iparraldeko TGVren aurkako taldeko kideek hartu dute hitza.

       

Y-ak eta Lapurditik barrena egin nahi duten 2.  TGV linea berriaren aurkako oposizioa irmoa ta sendoa da. Administrazio publikoetatik oker dabiltza herritarron erabakiari muzin eginez gauzak aurrera ateratzea posible dela uste badute: Ez dira betirako boterean egongo.

AHTa zentzugabekeri bat da ta inposaketa bat, noski.

Bertan gertatutakoaren berri hurrengo bideo sekuentzietan jasoa dezute.









Utzi iruzkina: