FundazioBila!

Argazki honetan ikusten diren eskumuturrak niretzat oso bereziak dira.   Goian dagoena, hau da arrosa dena, orain baino gazteagoa nintzenean, nire Nojako kuadrillarekin egin nuen, gure lagun bat ez zegoelako bere bizitzaren momentu hoberenean eta sinbolo bat bezala hartu genuen. Bigarrena, morea eta urdina da eta zintzilikatuta dagoena mahats-mordoa da. Eskumutur hau, Boliviako ume batek egin zidan borondatezko langilea izan nintzenean eta bere herrialdera bueltatu zenez, ez dut berriro Wiam ikusi, horregatik gordetzen dut maitasun osoarekin. Hirugarrena, koloretakoa da, baina bere ...


Argazkian agertzen den lauburua, amamak amari oparitu zion eta orain dela urte batzuk amak niri oparitu zidan. Niretzat objektu honek garrantzi handia dauka eta beti nirekin eramaten dut.


    Aukeratu dudan argazkia niretzat oso berezia da. Alde batetik, nire jaunartzeko egunekoa da, eta begiratzen dudanean, egun horretako bizipen ugari etortzen zaizkit burura. Gainera, nire aititerekin agertzen naiz, eta elkarrekin bizi izan genituen momentu asko gogoratzen ditut; sarritan berarekin futbolera jolasten ibiltzen nintzen eta oso momentu bereziak dira niretzako. Azkenik, lekua oso berezia da ere bai. Gatikako taberna bat zen, eta familiako eta lagunarteko ospakizun gehienak bertan egiten genituen. Duela urte batzuk taberna itxi  zuten...


Pasartean irakurri ahal den bezala, Jesusi bataiatu bezain pronto, uretatik ateratzen zegoen bitartean, zerua ireki zen eta uso moduan Jainkoa jaitsi zen. Nik hartu dudan txokoa balokian dago kokatuta, bere helbura argia ezaugarri deigarri moduan transmititu nahi nuelako. Leku honek, bakea eta askatasuna transmititzen du eta.  


“Esto dijo Jesús, y levantando sus ojos al cielo, añadió: Padre, llegó la hora: glorifica a tu Hijo para que el Hijo te glorifique”.                 Ebanjelioaren zati honetan, irakurri dezakegun moduan, Jesusek otoitz Interzesioaren eskaintza egiten du. Betirako bizitza glorifikatu egiten da. Apostoluengatik eta Santu guztiengatik otoitz egiten du eta Aita eta Semea bat direla azaltzen du. Atera dudan argazkian, kandela bat jarri dut. Kandela promesa bat sinbolizatzen du; ...


Juanen ebanjelio honetan funtzionario baten semea Cafarnaunen gaixorik zegoela azaltzen da. Horren aurrean, gaixo honen aita, funtzionarioa, Jesus Judeatik Galileara zihoala jakin zuenean, bere semea sendatzeko eskaera egiteko, Jesusen bila joan zen. Jesusek mirariak eta zeinuak ikusten ez bazituzten sinesteko kapazak ez zirela erantzun zion. Hala ere, gizonak bere eskaerarekin jarraitu zuen, eta Jesusek etxera itzultzeko esan zion, bere semea jada sendatuta zegoela adieraziz. Ondoren, aitak semea sendatuta zegoela ikusi zuen eta zerbitzarien testimonioari esker, bere semea Jesusek esan z...


  Norbait hiltzen denean elizan kandelak pisten dira eta nire familian batzuetan hori egiten da hil direnak gogoratzeko, horregatik, Lucas Jesusen heriotzari buruz hitz egiten duen pasartea eta kandela bat aukeratu ditut argazkia egiteko.