Erlijioaren Txokoa - Olatz Lopez de Eguilaz

No profile photo FundazioBila! | 2018-04-24 08:46

Juanen ebanjelio honetan funtzionario baten semea Cafarnaunen gaixorik zegoela azaltzen da. Horren aurrean, gaixo honen aita, funtzionarioa, Jesus Judeatik Galileara zihoala jakin zuenean, bere semea sendatzeko eskaera egiteko, Jesusen bila joan zen. Jesusek mirariak eta zeinuak ikusten ez bazituzten sinesteko kapazak ez zirela erantzun zion. Hala ere, gizonak bere eskaerarekin jarraitu zuen, eta Jesusek etxera itzultzeko esan zion, bere semea jada sendatuta zegoela adieraziz. Ondoren, aitak semea sendatuta zegoela ikusi zuen eta zerbitzarien testimonioari esker, bere semea Jesusek esan zuen unean sendatu zela konprobatu zuen.

Hau guztia aztertuta, ustelduta dagoen sagarraren zati bat, eta ondo dagoen sagarraren beste zati bat jartzea erabaki dut. Ustelduta dagoen zatiak, arazoa (gaixotasuna) adierazten du, eta ondo dagoenak, fedeak ematen duen erantzuna (sendatzea) da.


Utzi iruzkina: