SAKRAMENTUA- IRUNE OLARRA FERNÁNDEZ

No profile photo FundazioBila! | 2018-05-02 19:37

Argazki honetan ikusten diren eskumuturrak niretzat oso bereziak dira.  

Goian dagoena, hau da arrosa dena, orain baino gazteagoa nintzenean, nire Nojako kuadrillarekin egin nuen, gure lagun bat ez zegoelako bere bizitzaren momentu hoberenean eta sinbolo bat bezala hartu genuen.

Bigarrena, morea eta urdina da eta zintzilikatuta dagoena mahats-mordoa da. Eskumutur hau, Boliviako ume batek egin zidan borondatezko langilea izan nintzenean eta bere herrialdera bueltatu zenez, ez dut berriro Wiam ikusi, horregatik gordetzen dut maitasun osoarekin.

Hirugarrena, koloretakoa da, baina bere kolore bereizgarriena gorria da. Hau, nire lagun batek oparitu zidan, Italiatik ekarrita eta maitasuna transmititzen du.

Eta azkenik, laugarrena, nire amak oparitu zidan. Niire amarekin daukadan lotura oso handia da, ez bakarrik ama-alabaren lotura, lagunen lotura baita. Eskumutur honetan eramaten dut nire amarekin daukadan konexio handi hori. 


Utzi iruzkina: