SAKRAMENTUA-Olatz Lopez de Eguilaz
Aukeratu dudan argazkia niretzat oso berezia da. Alde batetik, nire jaunartzeko egunekoa da, eta begiratzen dudanean, egun horretako bizipen ugari etortzen zaizkit burura. Gainera, nire aititerekin agertzen naiz, eta elkarrekin bizi izan genituen momentu asko gogoratzen ditut; sarritan berarekin futbolera jolasten ibiltzen nintzen eta oso momentu bereziak dira niretzako. Azkenik, lekua oso berezia da ere bai. Gatikako taberna bat zen, eta familiako eta lagunarteko ospakizun gehienak bertan egiten genituen. Duela urte batzuk taberna itxi zuten, eta argazki honek bertan bizitako momentu zoragarriak gogorarazten dizkit.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: