EA-kumeak ezker abertzalekoak baliran bezela

estolderia 1456132376640 Estolderia | 2008-03-05 12:52
1

Gauza askok sortu dezakete harridura niregan, baina EA-ko Gazte Abertzaleko kideek irabazten dute azkenaldian luze baino luzeago. Ezker Abertzaleko espazioan kokatzen dute beren burua. Luis Mari Oiarbide, Begoña Lasagabaster, Iñaki Galdos, Martin Beramendi, Legazpiko alkate ohia, Imanol Murua, Karlos Garaikoetxea, Inaxio Oliveri, Xabier Albistur (gaur egun EAJ-n), Maite Etxaniz, Rekondo.... Ezkerrekoak?

Onartuko diegu abertzaletasuna, noski, nahiz eta batzuen kasuan zalantzan jartzerik baden (demagun Begoñaren aita den Javier Lasagabasterrez ari naizela, edota garai batean EA-n sartu zen Jose Angel Cuerda Gasteizeko alkate ohiaz).

Tita, abertzaleak bai, baina ezkerrekoak.... Larriena da herri hontan denok elkar ezagutzen dugula. Gipuzkoaz ari naizelarik, ezin onartu ezkerrekoak direla esatea jarraian farrez lehertzen ez bagara jartzen beren politika eskuindarrak jasaten ditugunak.

Atrebentzia nabarmena erakutsi ohi dute EA-ko gazteriko kideek. Azkenekoa, nola ez, Euskal Ezkerra izenaren jaun da jabe egin izana. Nola liteke Euskal Ezkerra beren poltsan sartzea? Gogoratu nahi nuke Euskal Ezkerra Euskadiko Ezkerraren esziziotik sortu zela. Ezker Abertzaleko jatorria zuen beraz. EA-rekin koalizioan joan zen 1993an, eta jakin badakigu nola amaitu zuen horrek guztiak. EuE-ko inor ez zen geratu EA-ren magalean jaso zuten tratua jasan ondoren.

EA, ezkerrekoa? Donostiako farmazia ezagun bateko eakideei galdetu beharko diegu zer pentsatzen duten homosexualitateaz edota kondoien erabileraz. Entzun beharrekoak kasu honetan ere!!!

Galdetuko diegu mugimendu ekologistako kideei, abortoaren aldekoei, feministei (adibidez, Irungo eta Hondarribiako alardeko kideei), sindikatuei,...

EA-koak "señorito" batzuk dira, ikusi besterik ez dago Maite Etxanizek ze arropa daraman, Markesa izango balitz bezala joan ei da. Soldatez ere ez nuke hitzegin nahi...

Hurrengorako utziko ditugu zehaztasunak...

gipuzkitina

gipuzkitina 2008-05-09 13:49 #1

nos conocemos muy bien a estos crios mimados de ea. no conformes con la decadencia absoluta del partido al que pertenecen van y convierten a gazte aberchaleak en motor de esa decadencia. Lo que fueron, lo que podrian haber sido y lo que son. Decia alguien muy bien que son unos frikis ya que su unica actividad se limita a postear en una pagina web. Ademas para poner a parir al mundo abertzale, curioso nombre le han dado a su web, ¡¡ si es aquello que parece que quieren destruir !! Todo para intentar salvar los muebles y a ver si su casi extinto partido consigue unas migajas. <br>


Utzi iruzkina: