Zerua horitzen ari da...

Beste ekonomia eta bizi eredu baten alde

Komiki bat banatu dute Gazte Asanbladakoek Beste ekonomia eta bizi eredu baten alde. Eroski ez! leloagaz komiki bat banatu dute herriko postontzietan.Ondarroako Gazte Asanbladak (OGA) Errenteriako Eroskiren aurka egindako mobilizazioetan protagonista izan den Horitxuren gaineko istorio bat kontatzen da bertan. «Errenterian egin nahi den merkatal zentroaren eraikuntzagaz bat ez datozen herritar guztiei mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu komikiaren bitartez. Borroka egiteko beste era bat da», azaldu dute.Bide batez, inauterietako zapaturako mozorroetan zer edo zer horia er...


Errenteriako lurretan merkatal zentroa egin beharrean, lur eremu osoa industria gunea egiteko erabili behar dela esan du Ondarroako Ezker Abertzaleak. Iritzi horregaz bat eginda, agerraldia egin dute hainbat herritarrek. (...) «Gogoratu egin behar da Ondarroak dituen lur eremuak mugatuak direla eta dauzkagun apurrak ezin direla merkatal gune bat egiteko erabili. Herrian zerbitzu aldetik ez daukagu ezelako beharrik, merkatal zentrorik ez dugu behar», nabarmendu dute. (...) Asmo horretan, gaur egun Errenterian dauden enpresak mantendu eta herri barruan dauden kontserba fabrikak eta tailerrak...


Hau da Berriatua eta Ondarroa artean dagoen Errenteria auzoko poligono industriala. Alboko nekazal lurretan eraiki nahi da Eroskiren merkatal zentrua. Ondarroako udala hasi da dagoeneko bertara lurra botatzen eta honek inguruko fabriketakoen kezka piztu du. Izan ere, lur piloak fabriken altuera pasatu du, eta horrek lujausien arriskua sortu du. Berri gehiago hemen Zure testuak eta argazkiak bidaltzeko sartu hemen Argazkiak Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzatik hartutakoak dira.


Hona hemen argazki batzuk, aurki gehiago! Eroski Ondarrura? EZ! Argazki gehiago hemen: Argazkiak


Berritxuarrek be Eroski ez noski! Beste ekonomia eta bizi eredu baten alde! Berritxuko gazte asanbladaren oharra: Hilaren 12an Berritxuko gazteok beste ekonomia eta bizi eredu baten aldeko arrazoiak banatu genituen. Horretarako perrexilaren ekintza deituriko ekimena burutu genuen; herritik igarotzen ziren kotxeak gelditu eta Eroski ez egiteko arrazoiak kaleratu genituen esku orri bat eta perrexil zati batekin. Perrexilak, Lea-Artibaiko azken nekazal produktua irudikatzen du. Errenteriakoa ez da Euskal Herrian ireki nahi den lehen merkatal gunea, eta badakigu horrek nola eragiten duen...


eroskiez 1456132312393

Ondarroan Eroskik merkatal zentru handi bat egin nahi du. Honek, beste leku askotan gertatu den modura, herriko bizitasuna eta herritar askoren lanpostuak deustestatuko ditu. Bestetik, sortuko dituen lanpostuak prekarioagoak eta gutxiago izango dira. Horretaz aparte, Eroskik okupatuko duen lurra Ondarroan lana sustatzeko duen lurzoru bakarra da. Eroskik ez digu etorkizuna hipotekatuko.