Ezker Abertzalearen iritzia

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2006-02-13 13:46
1

Errenteriako lurretan merkatal zentroa egin beharrean, lur eremu osoa industria gunea egiteko erabili behar dela esan du Ondarroako Ezker Abertzaleak. Iritzi horregaz bat eginda, agerraldia egin dute hainbat herritarrek.

(...)

«Gogoratu egin behar da Ondarroak dituen lur eremuak mugatuak direla eta dauzkagun apurrak ezin direla merkatal gune bat egiteko erabili. Herrian zerbitzu aldetik ez daukagu ezelako beharrik, merkatal zentrorik ez dugu behar», nabarmendu dute.

(...)

Asmo horretan, gaur egun Errenterian dauden enpresak mantendu eta herri barruan dauden kontserba fabrikak eta tailerrak bertara eroatea aurreikusten zen: «Udalean egon diren korporazio guztien asmoa izan da hori. Horren lekuko, 2004ko irailean Aitor Marurik Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari erantzundakoa».

Izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak txosten bat eskatu zion Ondarroako Udalari Eroskik Errenteriako lurretan merkatal zentroa egiteko eskaria egin zuela eta. «Erantzunean Marurik argi lagatzen du eremu hori industria gune bat egiteko egokia dela. Zer dela eta aldatu du iritzia Aitor Marurik urte betean? Orain ez da hobeto industria gunea egitea? Zer dela eta hobesten da orain merkatal zentroa?», galdetu dute.

Gehiago:

Hitza: http://www.11barri.info/albisbihar.php?category_id=5&bihar=2006-02-11

Gara: http://www.gara.net/idatzia/20060213/art151304.php

Argazkiak: http://www.11barri.info/

Aupa!

Aupa! 2006-02-20 12:58 #1

AUpa!

Animo zuen ekimenarekin!
Kontsumismoaren kontra!
Gure Lurra jaten ari dira! Eta gure herriak hiltzen!


Utzi iruzkina: