Kolonbia: iraultza isilduaren hitzak

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2006-08-30 05:59
3

Ez dakit nola deitzen dioten, “elkartasun turismoa” edo horrelako zerbait. Eta hazten ari omen da Europarren artean. Alegia, modan jartzen ari omen da oporraldietan herrialde pobretuetan laguntza lanak egitearena. Kolonbiara gindoazela egunkari frantsez batean irakurri genuen erreportaia batean esaten zen hori. Eta horretara gindoazen zarauztik bi lagun, hilabete bete baterako. Kolonbiara. Oporrak zerbait probetxugarria egiten pasa nahi genituelako. Batetik eguneroko zurrunbilotik ateratzeak on egingo zigulako eta bestetik haientzat ere on izan zitekeelako gu haiekin egotea.

Lehenengo nahia bete genuen. Gurea bezalako herri aberastuan zoriona kontsumoan aurkitzen denean, han, herri pobretuetan zoriontsu izan daitezkeela ikasi eta ikusi genuelako. Han geundela egunkari batek zioen Medellin zela munduko bigarren hiri zoriontsuena. Ez dakit nola aterako zituzten kontuak baina seguruena ere jendeari galdetuta. Batetik hamarrerako eskalan non jarriko zenuke zure zoriontasun maila? Beraiekin ikasi dugu, bizitzaren aldeko lana egin eta heriotz mehatxua dutenekin, egun bakoitza dela garrantzitsu euren bizitzetan, bilera bakoitza, ronez, salsaz edo izarrez jantziriko gau bakoitza. Medellinen ez da apenas abesti triste eta melankolorik entzuten. Hango Mikel Laboa eta Ruper Ordorikek maitasunari eta bizitzari kantatzen diote irribarretsu. Eta beltza da umorea sarri, negarrari eta beldurrari adarra jo nahi baliote bezala. Ikaragarria.

Eta gu, zentro komertzialetara joaten gara depresioak arintzera. Kotxeak erosten ditugu aske izateko, mobil berriak daukagunarekin segituan aspertu eta nazkatzen garelako, ONG gubernamentaletan uzten gure zentimoak kontzientzia lasaiarekin bizitzeko. Norbait engainatuko bagenu bezala. Baina, esan, zein da gure zoriontasun maila batetik hamarrerako eskalan?

Asko ikasi dugu Kolonbian, bai. Barruak hunkitzeraino. Hunkigarriak baitira entzun ditugun testigantzak. Batzuk hirian, besteak nekazal lurretan, eguneroko bizitza itotik urrun, mendian, egurrezko etxola eskasetan. Ezer ez dutenei ezer hori ere kendu nahi dietelako: asko delako ezer hori. Zoriontasuna. Eta lurra. Bizitza defenditzeagatik, lurra defendatzeagatik masakratuak direlako, denek kontatzen dizutelako alaba eta bi seme hil zizkiola ejerzitoak, demokraziaren eta ongizate gizartearen izenean, terrorismoaren aitzakian. Denek kontatzen dizute tiro artean bizi izan direla. Askok etxea utzi eta beste norabait jaon behar izan dutela bizitza berri baten bila, infernua atzean utziz, beste infernu bat topatzera. Baina gehienek aitortzen dute bizitzen segi nahi dutela duin, erortzear dauden etxeetan biziagatik, egunero arroza eta platanoak janagatik. Duin ideia batzuen, mundu hobe baten esperantzan lan eginez, kontzientzia garbiarekin.

Eta horretarako, gure indibidualismo eta indibia gizartetik urrun, komunitatean egiten dute lan, elkarlanean, auzo lanean. Eta horrek ere zoriontsuago egiten du jendea, horretan bizitza jokatu behar badute ere.

Gu oporretan izan gara han. Asko ikasi dugu, bai. Ikasi dugulako han egotea bera, haien testigantzak entzutea bera, eskertzen dutela asko. Gu haiekin egotea euren bizitzei eta lanei balioa ematea delako. Europatik, ustezko gizarte eredutik joanda. Ez lukete ulertuko inoiz gure zoriontasun maila urriaren zergatirik. Dena eduki eta ezer gutxi dugunean, haiek ezer gutxirekin asko dutelako: bizitza eta elkar maite duten lagunak, familia, lurra, eta egunero ilusioz jaikitzeko arrazoia.

Zer irakatsi behar diegu guk? Irakatsi baino erakustea tokatzen zaigu, baina ez han, hemen, Europan baizik. Badagoela Kolonbian demokraziaren izenean ezkutatzen den diktadura militarra AEBn babespean. Badagoela Kolonbian mundu hau irauli nahi duen jendea, behin eta berriz isildua eta asesinatua izan bada ere, etorkizuna beste kolore batekoa amesten eta margotzen duena. Eta guk haiekin egon behar dugula, egon nahi dugula. Bizitzaren alde, ezkerrari eskubiderik ez zaiola onartzen salatuz. Herri alai eta duinagoaren alde.

Imanol Epelde Pagola

goretti

goretti 2006-08-30 10:48 #1

Hunkigarria Imanol.

Ongi etorri lehenik eta behin, ez
genekien noiz joana zinen, noiz etorriko zinen... inkomunikaturik egon gaituk
denboraldi hontan. Hire helbide elektronikoa ere lanekoa izanik alferrik,
idaztea ere.

Ira

Ira 2006-08-30 21:38 #2

ai!

aika eta aika naukazue...

une hüntako egoera irauli egin zait bat-batean.

Esan nahi dut:

Austriatik idazten dizuet. Trenean aurrekoari begietara begiratzean, bestalderat begira dagoela ohartzen naiz ni. Eta burua okertuta lepoa minberatzen zaion arren, nahiago du horrela joan bidai osoan nirekin bi hitz trukatu baino.

Bazkal orduan, bakarrik ni mahaian. Alboan gizonezko planta oneko jakadun bat eseri zait. Aitzakia batekin bi hitz t´erdi bota dizkiot eguna hari alaitu asmoz. Bi hitzekin amaitu du behin betiko azken erantzuna. Eta kitto. Platerekoa amaitzeko beste indarraldirik ez dugu egin hortik aurrerakoan batak zein besteak...ta nik sobre todo, txapa izan nahi ez dudalako...

Afaritan zerbitzariari irri egin diot, esker onez... haren lan duina txalotu asmoz. Hark bira erdia emana zuen ordurako...zerbitzaria eta bezeroa oso ondo bereizten dira hemen....bakoitzak kategoria bat du eta sumiso distantzia horrek indartu egiten du itxura denez zerbitzatua. Nire nahia hura kuadrilaratzea zen, Austrian lagunartean sentitu...hari ordea tajuz erakutsi diote bere rola zein den...

Bakarrik bueltaka...presati hurbildu naiz bikote batengana argazkia atera diezadaten atzeko eskulturatzarrarekin...Excuse me, could you...haiek kamera hartu eta hitzik gabeko klikatzea egin didate...atera didaten argazkiak ikusi daiteke nire irri tristetua, nire goibelaren itzala are eta itzalagotua...danke schön batekin eskerrak emanez agurtu ditut. Haiek ez naute agurtu.

Hara hona aberastasunaren erreinua.

Zaputzen erreinua, norberetik-norberarengatik eta norberarentzako elikatzen den gizartea.

Zoriontasunaren eskalan zenbata punttu?...

Amona Joxepa III.narentzat kriskantza handia...borroka etengabea erlazio hariak sortzeko...deserosoa... :-(

Nire idatzia seriotik idazten dizuet..baina Imanolen idatzia irakurri berri etorri zaizkidan bat-batekoak izan dira guztiak.

Hausnarketa bat zen...

ta hausnarketa hau darabilkit aste hontan buruan bueltaka (Imanolena gaur irakurri baino lehenagotik)...ta, gure Euskal HERrian oraindik ere alaitagoak zein hurbilagoak izan arren Austria aberastasun eta ongizatean aurrerago dagoela eta proportzio berean gu ere hontaraiño helduko garen beldurtu naiz...

HAlere, majos, edertoan nabil ni hemen...!

Dorreak adina eliza, mendiak zeruan, ibaien ur bixiak iheskor, kale kantoi guztietan Mozarten musika (Salzburgon jaio baitzen orain 250 urte!) ..kale kantoi xarmantak eta plaza zabalak, eta denda pila, artisautza eta azken fashioneko gauzak....merkatua (ez ditut Antxonen piperrak adinakoak topatu!) ;-)

Ta, Haritz eta Agosti makinatzarra martxan jartzen duten bitartean ni mareo-dareon bizipozez nabil gustora...

HAritzek bihar lanera joan behar du eta berandu da. BEre portatiletik ari naiz idazten eta pena handiz baina gaurkoz adio majos, adeu eta ciao esaten dizuet....

Zoriontsuak izan, bizipoza eta kasta atera!

Joxepa gure maixtrarik handiena!

IRa

pd: Gtti, ilusio handia egin dit hemen behekaldeko azken bigarren nire kapitulua ikusteak!!! susto galanta nire photoak ikustean...ta...adi, zure igeriko argazki gehiago baditut ta! ;-)

Gorkak trasto honekin goxatzen gaittuelako milesker txabal.

Laxter naukazue Euskal HERriyan, bitartean hemen segiko dut bertako aurpegi zuriei konbertsaziyua eman eta eguna alaitzen! :-)

pa Intza txikiyari. Pa Imanoli.

epetxepe

epetxepe 2006-09-07 17:56 #3

Ez dakit nola deitzen dioten, “elkartasun
turismoa” edo horrelako zerbait. Eta hazten ari omen da Europarren artean.
Alegia, modan jartzen ari omen da oporraldietan herrialde pobretuetan laguntza
lanak egitearena. Kolonbiara gindoazela egunkari frantsez batean irakurri
genuen erreportaia batean esaten zen hori. Eta horretara gindoazen zarauztik bi
lagun, hilabete bete baterako. Kolonbiara. Oporrak zerbait probetxugarria
egiten pasa nahi genituelako. Batetik eguneroko zurrunbilotik ateratzeak on
egingo zigulako eta bestetik haientzat ere on izan zitekeelako gu haiekin
egotea.

Lehenengo
nahia bete genuen. Gurea bezalako herri aberastuan zoriona kontsumoan aurkitzen
denean, han, herri pobretuetan zoriontsu izan daitezkeela ikasi eta ikusi
genuelako. Han geundela egunkari batek zioen Medellin zela munduko bigarren
hiri zoriontsuena. Ez dakit nola aterako zituzten kontuak baina seguruena ere
jendeari galdetuta. Batetik hamarrerako eskalan non jarriko zenuke zure zoriontasun
maila? Beraiekin ikasi dugu, bizitzaren aldeko lana egin eta heriotz mehatxua
dutenekin, egun bakoitza dela garrantzitsu euren bizitzetan, bilera bakoitza,
ronez, salsaz edo izarrez jantziriko gau bakoitza. Medellinen ez da apenas
abesti triste eta melankolorik entzuten. Hango Mikel Laboa eta Ruper Ordorikek
maitasunari eta bizitzari kantatzen diote irribarretsu. Eta beltza da umorea
sarri, negarrari eta beldurrari adarra jo nahi baliote bezala. Ikaragarria.

Eta
gu, zentro komertzialetara joaten gara depresioak arintzera. Kotxeak erosten
ditugu aske izateko, mobil berriak daukagunarekin segituan aspertu eta
nazkatzen garelako, ONG gubernamentaletan uzten gure zentimoak kontzientzia
lasaiarekin bizitzeko. Norbait engainatuko bagenu bezala. Baina, esan, zein da
gure zoriontasun maila batetik hamarrerako eskalan?

Asko
ikasi dugu Kolonbian, bai. Barruak hunkitzeraino. Hunkigarriak baitira entzun
ditugun testigantzak. Batzuk hirian, besteak nekazal lurretan, eguneroko
bizitza itotik urrun, mendian, egurrezko etxola eskasetan. Ezer ez dutenei ezer
hori ere kendu nahi dietelako: asko delako ezer hori. Zoriontasuna. Eta lurra.
Bizitza defenditzeagatik, lurra defendatzeagatik masakratuak direlako, denek
kontatzen dizutelako alaba eta bi seme hil zizkiola ejerzitoak, demokraziaren
eta ongizate gizartearen izenean, terrorismoaren aitzakian. Denek kontatzen
dizute tiro artean bizi izan direla. Askok etxea utzi eta beste norabait jaon
behar izan dutela bizitza berri baten bila, infernua atzean utziz, beste
infernu bat topatzera. Baina gehienek aitortzen dute bizitzen segi nahi dutela
duin, erortzear dauden etxeetan biziagatik, egunero arroza eta platanoak
janagatik. Duin ideia batzuen, mundu hobe baten esperantzan lan eginez,
kontzientzia garbiarekin.

Eta
horretarako, gure indibidualismo eta indibia gizartetik urrun, komunitatean
egiten dute lan, elkarlanean, auzo lanean. Eta horrek ere zoriontsuago egiten
du jendea, horretan bizitza jokatu behar badute ere.

Gu
oporretan izan gara han. Asko ikasi dugu, bai. Ikasi dugulako han egotea bera,
haien testigantzak entzutea bera, eskertzen dutela asko. Gu haiekin egotea
euren bizitzei eta lanei balioa ematea delako. Europatik, ustezko gizarte
eredutik joanda. Ez lukete ulertuko inoiz gure zoriontasun maila urriaren
zergatirik. Dena eduki eta ezer gutxi dugunean, haiek ezer gutxirekin asko
dutelako: bizit
Kaixo gaztiak,

Aspaldian ez detela gehiegi idatzi ta,... Behin Manolori (Stallmanen
hitzaldian uste diat) komentatu nion moduan, buruan Kolonbiaren inguruko bertso
batzuk nituen. Bertso hauen atzetik ibili ondoren, hara non, 2005eko Euskal
Herriko txapelketan, Hendaian jolastu zen final erdietan topatu dudan, Jexux Mari
Irazuk kantatuta. Bertso doinuetatik hitzetara "transkribatzen" (Ez
daukat euskalterm edo begiratzeko gogorik - nahiz eta, firefox-ean barra
elegante bat badudan) jardun dut, beraz zerbait oker badago, aguantatu.

Utzi iruzkina: