Bizi-Pozak

Kathmandu

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2008-01-28 11:49

Jadanik pasa dira bi egunak eta heldu gara Kathmandura. Delhi-ra bueltatzeko bi egun falta zaizkigu eta bertan turismo apur bat egiteko parada izango dugu. Hainbat gauza ikusiko ditugu, Thamel-eko kale komertzialak, Swayambhunath eta Bodhnath Stupak, (Kathmanduko budismoaren erlijio topagune garratzitsuenetakoak), Pashupatinah tenplu hindua... Pena merezi izan du bidai honetan India eta Nepal herrialdeak uztartzea, aldez aurretik hartutako erabakia zuzena izan da. Beheko argazkian ikus dezakezue Bodnath Stupa.  


  Sarangkot behatokitik  parez-pare ikus ditzakegu Annapurnak .


Phokara

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2008-01-16 10:52

Jadanik Nepalen gaude, muga Sonaulitik igaro dugu eta Phokharara heldu gara. Phokarara, heldu aurretik ordea, 2 herritan egingo dugu parada, Butwal-en eta Wailling-en, eta 200 km bizikletan egin behar izan dugu gauden tokira heltzeko, Phokara . Khatmandurekin batera, Nepaleko leku turistikoenetakoa da eta bertan atzerritarrentzako hainbat alternatiba desberdin eskeintzen dute, rafting-a, trekking-ak ... Gu egun batez geratu gera Phokaran eta hainbat gauza ikusi ditugu. Goizeko 4:30 tan esnatu eta aurreko egunetik alokatuta genituen motorrekin Sarangkot Behatoki...


Gorakhpur

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2007-11-29 10:42

  Benares-en egun pare bat egin ostean, iparraldeko norantza hartu genuen. Nepalera igarotzeko, Sonauli-ko muga aukeratu genuen. Baina aldez aurretik, Mau eta Gorakphur-en egon ginen. Herri hauek, hiria Gorakhpur-en kasuan, ez zuten aparteko erakargarritasunik, baina Nepalera heltzeko derrigorrezko geldiuneak izan ziren, Benaresetik Sonaulira 250 km inguru baitaude. 


Turista oro Benaresera joaten denean, bertako kremazioak ikusteko aukera onena txalupan bitartez izaten da. Youtube-ko bidio hau aprobetxatuz bertako panorama nolakoa den ikus dezakezue  


Benares ezagutzen

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2007-11-14 15:12

Benares-en pare egun egon ginen deskantzatzen eta hainbat gauza ikusi genituen geldialdia aprobetxatuz. Horietako asko txalupaz behatu genituen, goizeko 5 tetan abian jarri eta Manikarnika Ghat-ean egon ginen. Bertan gorpuak erretzen dira eta benetan ikusgarria izaten da prozesu dena jarraitu eta heriotzaren aurrean duten jarrera ikustea. Errituala diruaren eta kastaren araberakoa izaten da gorpuaren errautzak ganges ibai sakratura izurtzena amaitzen da. Arratsaldetan Puja deritzon elizkizun antzaeko bat ospatzen da Raj Ghat-ean eta bertan Ganges ibai sakratuari eskeintz...


Benares

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2007-11-14 11:21

Benares, Indiako bidai honetan gehien harritu ninduen lekua izan zen. Erlijioak, hau da hinduismoak, hiri honetan duen garrantzia sinistezina da honen arrazoia nagusia Ganges ibaia. bertatik igarotzen baita.


Khajuraho

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2007-11-14 10:30

Orcha utzi eta Indiako herri turistikoenetako batetara joan ginen Khajuraho. Egia esan herri honetan ez ginen oso eroso aurkitu, denok dakigun bezala turismoak jendearen pentsakerak kutsatzen baititu.   


Orcha

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2007-11-12 18:08

Agra eta gero Orcha izan zen hurrengo herri aipagarriena. Bertan Indian ezhoizkoa den lasaitasuna eta patxada bilatu genuen. 4 Egun bizikletan ibili ondoren, ezhoizko janariaren lehengo ondorioak nabarmendu genituen eta bidean geldiune bat egin behar izan genuen indarrak hartzeko ( beherakoak indargabe utzi baitzigun ).


Agra ezagutzen

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2007-11-12 15:26

Agrara heldu eta Taj Mahalaz  gain beste hainbat gauza ikusi genituen, Fuerte gorria, kinari bazar eta Jama Masjid mezkita nagusi besteak beste.