Benares ezagutzen

bizi-pozak 1456131688569 Bizi-Pozak | 2007-11-14 15:12

Benares-en pare egun egon ginen deskantzatzen eta hainbat gauza ikusi genituen geldialdia aprobetxatuz. Horietako asko txalupaz behatu genituen, goizeko 5 tetan abian jarri eta Manikarnika Ghat-ean egon ginen. Bertan gorpuak erretzen dira eta benetan ikusgarria izaten da prozesu dena jarraitu eta heriotzaren aurrean duten jarrera ikustea. Errituala diruaren eta kastaren araberakoa izaten da gorpuaren errautzak ganges ibai sakratura izurtzena amaitzen da. Arratsaldetan Puja deritzon elizkizun antzaeko bat ospatzen da Raj Ghat-ean eta bertan Ganges ibai sakratuari eskeintzak egiten zaizkio, bertan sortzen den giroa paregabea da eta nahiz eta gero eta turista gehiago izan, benetan pena merezi du bertara joatea. 

 


Utzi iruzkina: