Ostiralean igo ginen Oiduiko txabolara. Bertara Leku, Mikel, Hector,Beñat, Erramun eta Aitor Joan ginelarik. Afari elegante bat egin eta gero txabolaren kanpoaldean kafetxoa hartuz, tertuli pixkat egin eta lotara joan ginen. Larunbat goizean ni goizeko seietan esnatu nintzen, lo zakurik ez nuelako baina beste baterako ikasiko dut. Hamaiketako konpleto bat eta gero, goizeko 11:00 inguruan Ondarreko zulora sartu ginen. Bertan lehenengo gatera izan zen nire ustez kobako politena. Oso estua ez izan arren, bere desnibelak arrastaka jaisten uzten bait zigun. Sokak jarri behar ziren lekura iriste...
http://www.besaide.org/
Ostegunean elkartu ginen majori kiroldegian. Soketan gora eta behera ibili ginen pare bat ordutan. honek guztiak ekar dezaken bezala eta ekarri zuen bezala, duda asko sortu ziren.Nola jaitsi pertsona zauritu bat sokan zintzilik badago? Polipastoak instalatzeko momentuan zeri eman behar zaio garrantzia? Zenbat denbora pasa dezake pertsonak zintzilik kontzientzia galdua duelarik? Hauetaz guztietaz hitz egin genuen eta egia esan beste ikastaro baten beharra ikusi genuen. Zerbait berria dugunean jakin araziko dizuegu. Bitartean Barkatu ama
Soketatik igo eta jaisteko ikastaroa Ostegunean maiatzak 17 Majori kiroldegian espeleologian erabiltzen diren teknika batzuk ikasiko ditugu: Sokan gora igotzea Sokan bera jaistea Igotzean sokaz aldatzea Jaistean sokaz aldatzea Sokak jartzea Korapiloak Kobetan ibiltzeko oso garrantzitsua da besteen gardik dependentziarik ez izatea eta ikastaro honen helburu nagusia horixe da, bakoitza bere mugimenduen jabe izatea.
ERMITIAKO LEIZEA 2012KO URTARRILAK 14-15 Urtarrilak 14ean goizeko bederatzietan geratu ginen,nola ez ORDIZIAKO GAZTETXEKO sarreran. 11:00 inguruan Debara iritsi eta bertan gosari elegante bat egin genuen. Ez ahaztu sekulako hotza egiten zuela egun honetan. 4 gradu inguru. 12:05 etan koba kanpoan motxilak antolatu eta gero ERMITIAKO LEIZERA sartu ginen. Betiko martxan hasi ginen koba barreneko bidean. Ikusirik traste asko genituela, argi zegoen aserako gatera guztietan nahiko arazo izango genituela. Ala izan zen Ion lekuonak bere motxilatik aparte bi esterila zituen eskuan, Beñat...
Kaixo Lagunak:Gaurko honetan, espereologi munduan, emakumeak izan duen presentzia eta indarra erakutsi nahi dizuegu.Jakin badakigu munduan zehar, emakume asko dagoela espereologi munduan lan bikainak egin dituztenak eta film labur hau izan dezake horren erakusle.Film hau Espainian egina da, bereziki Andaluzian. horregatik gaztelaniaz jartzea ezinbesteko zaigu. Barkatu hondo dakigu zein den eta zein ez den gure hizkuntza eta.Besterik gabe eta film labur hau gustukoa izango duzuelakoan Barkatu amahttp://vimeo.com/32589010
Maiatzaren 25-26-27an egingo den irterarako taldea osatua dagoela jakin nahi dizuegu.Izan ere espereologi ekintzak burutzeko, taldeak ezin dira oso handiak izan eta koba hau bereziki (ondarreko zuloa) berezia da horretarako.Rapel asko eta ura tarteko bait ditu.Blog honetan jarriko ditugu gure ekintza guztiak beraz beste baterako interesa azaltzen duen guztiari animatzea besterik ez zaigu falta.Betiko legez BARKATU AMA
Maiatzeko espereologi irtera, Ondarreko zuloan egingo dugu. Kobazuloan larunbatean ibili behar badugu ere, ostiraletik igandera, oiduiko bordan pasako dugu asteburu osoa. Kobazulo honetara sartzeko eta bertan sifoiraino joateko, ezinbestekoak dira neopreno eta sokak Iñork intentzioa badu edo gogorik badu, gurekin arremanetan jartzea besterik ez du. Bitartean betiko legez, Barkatu ama!!!! aio