Ondarreko zulora asteburuan
Ostiralean igo ginen Oiduiko txabolara. Bertara Leku, Mikel, Hector,Beñat, Erramun eta Aitor Joan ginelarik.
Afari elegante bat egin eta gero txabolaren kanpoaldean kafetxoa hartuz, tertuli pixkat egin eta lotara joan ginen.
Larunbat goizean ni goizeko seietan esnatu nintzen, lo zakurik ez nuelako baina beste baterako ikasiko dut.
Hamaiketako konpleto bat eta gero, goizeko 11:00 inguruan Ondarreko zulora sartu ginen. Bertan lehenengo gatera izan zen nire ustez kobako politena. Oso estua ez izan arren, bere desnibelak arrastaka jaisten uzten bait zigun. Sokak jarri behar ziren lekura iristean beste soka batzuk jarrita zeudela ikusi genuen, baina gure sokak jartzea erabaki genuen, norbait barruan bazegoen eta gu baino lehenago ateratzen bazen ez sokarik gabe gelditzeko.
Poliki poliki errekaraino jaitsi eta ikusi genuen zenbat ur jaisten zen. Bagenekigun ezingo genuela hori baino baino gehiago jaitsi eta horregatik ez genituen neoprenoak eraman.
Kobazuloak ez zuen beste munduko historiarik izan, nola ur asko zegoen ezin izan genuen bertatik jarraitu. Kobazuloan Bost ordu pasa genituelarik.
Esan behar da sartzerakoan niri asko gustatu zitzaidan gatera horrek, nire indar guztiekin bukatu zuela. jajaja
Kobazulotik atera eta berriro Oiduiera joan ginen. Bertan lasai geundela Ioseba etorri zen guri bisita bat egitera bere bizikletarekin eta gauean Ahetze ere etorri zen gaua pasatzeko asmotan.
Bi azaldu eta bi joan. Erramun eta Leku larunbat arratsaldean jaitsi ziren ordiziara, beraien eginkizunak burutzera.
Igandean berriz mendi buelta bat egin genuen. Esan behar da hau ez dela nire fuertea eta ikaragarri sufritu nuena, baina bueno hor utziko dugu.
Mendi buelta egiten genbiltzala, Nafarroako konkistako ekitaldi bat ikusi genuen Gazteluko mendi gailurrean. Beñat eta Hector bertaraino gerturatu ziren, han zegoen giroa ikusi asmotan.
Mikelek kobazulo bat lokalizatua zuela eta bertara sartu ginen. Barruan nahiko zona politak zeuden baina hilerri baten antza zuen. Animali asko erortzen bait ziren barrura.
Oiduen bazkari elegante bat eginda utzi genituen paraje horiek eta berriz etxera.
Gaurko honetan ez dago medailarik,
Barkatu ama!!
Iruzkinak
txito 2012-05-28 13:10 #1
Astebukaera zoragarrie izan da
Utzi iruzkina: