Ermitiako kobazuloko (Deba) pasarte bat

barkatuama 1456131332319 Barkatu Ama Espereologi Taldea | 2012-05-11 16:19

ERMITIAKO LEIZEA 2012KO URTARRILAK 14-15

Urtarrilak 14ean goizeko bederatzietan geratu ginen,nola ez ORDIZIAKO GAZTETXEKO sarreran.

11:00 inguruan Debara iritsi eta bertan gosari elegante bat egin genuen. Ez ahaztu sekulako hotza egiten zuela egun honetan. 4 gradu inguru.

  12:05 etan koba kanpoan motxilak antolatu eta gero ERMITIAKO LEIZERA sartu ginen.

Betiko martxan hasi ginen koba barreneko bidean. Ikusirik traste asko genituela, argi zegoen aserako gatera guztietan nahiko arazo izango genituela. Ala izan zen Ion lekuonak bere motxilatik aparte bi esterila zituen eskuan, Beñat Otegik Ura eta pisu asko zituen gauzak eraman zituen, Jon Ander Nadalek bere esterila eta egia esan ez dakit zer zuen baina sekulako pisua zuen motxila zuen, nik bestalde, Aitor Gartziak Motxila handia eraman nuen. Bertan jana asko eta nire lotarako gauzak ere. Azken batean bakoitzak bere lotarako gauzak ere bazituela esan beharrik ez dago.

EL TUNEL DEL VIENTOn pasatzerakoan, motxilak izan ziren gehien kosta zitzaizkigun trasteak, ez bait dago leku askorik mugimenduak egin ahal izateko. EL PASO DEL VIENTOn Natxok ezkutatua zuen planoa hartu eta aurrera egin genuen. Hemen esan behar da Natxorekin hitz egin ondoren eta bertan hiru bide ezberdin daudela ikusirik, Sokak jumareatu eta gero rapelatu egin behar den bidea hartu genuela. Badakigu ESKUBI aldetik Joan ezkero berako galeri handi batera joaten garela eta ez daukagula galeri hori erabat aztertuta. Erdiko bidetik Joan ezkero gaur arteko betiko bidetik joaten dela ere badakigu. Natxoren arabera, EZKER Bidetik Joan ezkero soken gunea ekidingo genuen, baina ez dakigu nondik den eta ez gara saiatu ere bertatik joaten.

Erdiko bideari jarraituz soken gunera iritsi ginen. Bertan bi soka ditugu. Bat igoerakoa eta bestea jaitsierakoa. Bi sokak aldatzea erabaki genuen eta bertaraino material berria sartu genuen. Lehenengo ekipazioa Leku eta Beñaten artean burutu zuten. Biak soka zarratik igo ziren eta Ion egia esan sokaren benetako egoera ikusteko aukerarik gabe igo zen. Bagenekigun sokaren egoera tamalgarria zela eta aldatu beharra zegoela. Ion Ander eta ni Aitor soka berritik igo ginen eta jaitsierara Joan ginen. Rapeleko gunean, Beñat izan zen soka zarratik jaitsi zen bakarra. Soka berriak jarri ahal izateko eta altuera egokia eman ahal izateko norbaiten beharra bait zegoen beran. Reunioan zeuden Mosketoi guztiak aldatu genituen bertan zeudenen egoera tamalgarria zelako. Beñaten atzetik eta soka berria jarri ondoren beste hirurak jaitsi ginen.

Rapeletik bi minutura Sala handira iritsi ginen. Eta bertako harri elegante batean bazkaldu genuen. Momentu horretatik aurrera eta guretzako behintzat BAZKARIAREN SALA DA.

Bazkariaren salara 14:30 ak inguruan iritsi ginela uste dut eta bazkaria egin eta gero gure kanpamendu base ingurura jo genuen.

 Ez genuen argi non egingo genuen lo, baina bai bagenekigun non utziko genituen motxila eta nondik hasiko ginen azterketa nagusiak egiten. Esan eta egin Motxilak utzi eta aztertzeari ekin genion. Gure lehenengo asmoa, hondoan gelditzen zitzaigun berako salara jaistea zen eta hiru pasillo paralelo genituen ebidenteenak. Ionek esaten zuen batetik soka jarri eta rapelatu egin beharko genuela. Baina ez genuen horrelakorik egin. Lo ordua iritsi arte asmo berdinarekin ibili zen. Beko galeriara hortik ezin genuela jaitsi ikusita beste inguru batzuetatik joatea erabaki genuen.

 PASAMANOSEKO ZONA Pasa eta beste bi aukera garbi genituen. Lehenengo eta ebidenteena hartu genuen. Ni jaitsi nintzen zona batetik, harri aske ugari zegoen baina ez zuen inora eramaten. Beste bazterretik Joan ginen eta jeitxiera seguru bat ikusirik aztertzen hasi ginen. Hemen ezta ez zegoen ezer. Azkenean bigarren bidetik joatea erabaki genuen. Aldapa batetik gora Joan eta plastikozko botila bat pasa ondoren, estugune batera iritsi ginen. Bertan Jon Ander eta Beñat, gorako aldetik Joan ziren eta gu Ion eta Aitor beko aldetik.

Ikusirik goitik ez zuela itsura ona laurok betik Joan ginen. Beko aldetik joanda eta eskuinera egiten zuen difurkazio bat aurkitu ondoren bertatik sartu eta pasa manos bat aurkitu genuen. Adrenalinak gora eta gu aurrera!!!!

Pasamanos inguruan bide berri asko agertzen ziren baina guk aurrera argien egiten zuen bidea hartu genuen. Bertan beste rapel bat aurkitu genuelarik. Hemen esan behar Natxorekin hitz egin ondoren, berak esan digula SAN FERMIN GALERIARA iritsi ginela.

Itsura hona ez zuela ikusita edo niri behintzat, ez zidanez konfiantza ematen, ez genuen bertatik jarraitu eta Natxorekin hitz-egiteko asmoa azaldu nuen. Atzera egin eta aztertzen jarraitu genuen inguru berberean. Esan behar labirinto zona batean geundela eta niri berriz ere ez zidala inongo konfiantza ematen inguru horrek. Azken batean orientazioa galtzeko boleto asko ikusten bait nituen. Horregatik kanpamentu basera joatera erabaki genuen.

Berriz indarrak hartu eta azken esplorazi bat egitera Joan ginen MARAVILLAS INGURUNERA. Hau Bazkariaren salara jaitsi eta eskuin aldera joaten aurkitzen delarik. Horra joateko arnesik behar ez genuenez, traste guztiak bertan utzi eta komodo komodo Joan ginen inguru horiek ikustera.

21:00 inguruan berriz ginen kanpamentu basean. Ordua ikusita afaltzeko ordua zela iruditu eta ala egin genuen. Arropa bustiak kendu eta al genuen komodoen jarriz afaldu genuen. Jana ez zen falta ezta nire amatxok egin zigun salda beroa ere. Bejon diegula!!!! Oheratzerako 22:30ak ziren. Leku hor zegoen bera jaisteko bere asmoarekin, gainera Ion Anderrek ere lagunduko ziola esaten zion JESUSSSSSSSSS!!!!!!!!!!!!!!!!

Hurrengo egunean goizeko 07:00 etan esnatu behar ginen baino nire zurrunkak tarteko lekuri ordu bat behiago ematea erabaki genuen. Esnatu dena jaso eta ateratzen asterako 09:00ak ziren. Kanpora irteten ez ginen inon geratu eta ez genuen inongo azterketarik egin.

Kaleko argitasuna ikusi genuen goizeko 11:00 etan. Bertatik ateratzen ginen momentuan gizon bitxi bat topatu eta bertatik gertu zegoen Praileaitzeko Kobazuloko sarrera erakutsi zigun.

Dei galduak:

Beñat Otegi Medalla de oro 11 dei galdu bere amarenak

Jon Ander Nadal Medalla de plata 2 dei galdu Beñaten amarenak

Aitor Gartzia Medalla de bronze dei bat Ezezaguna

Ion Lekuon Medalla gabe bezu bat bere neskarena.


Utzi iruzkina: