arkakuxue

Kaixo guztioi! Gaurkoan galdera bitxi batekin natorkizue: ba ote da antzekotasunik Athletic futbol taldearen eta Silvio Berlusconi-ren (Italiako lehen ministro ohia) artean? Dakizuen bezala, hilaren 4an Athletic – Sevilla final erdiko partida jokatu zen. Bilboko Athletic taldeak irabazi zuen partida hori, eta ondorioz, Bizkaiko kapitalean, sekulako festa izan zen gau hartan, bere taldearen nagusitasuna ospatzekotan.   ETB telebista euskaldunak, nola ez, honen berri eman beharra zuen, eta halaxe egin ere. Orduantxe gertatu zen artikulu honetan kontatu nahi dudana. Guztiok ikusiko zenute...


Agur intimitateari

No profile photo arkakuxue | 2009-03-11 20:38

      Gaurkoan uda honetan pil-pilean egon den gai batekin natorkizue! Gehienbat gazteen artean zabaldu den gaia bada ere, ziur nago hau irakurriko duzuen guztiok entzun duzuela zerbait honakoari buruz.   Ez dut ez lekurik ez izenik aipatuko, baina ziur nago hala ere atzemango duzuela zerri buruz ari naizen hitz egiten… Uda honetan neska batek bere burua grabatu zuen masturbatzen ari zen bitartean, bere mutil lagunari sorpresa eman edo “opari” bat egin nahian. Hainbat bideo grabatu, eta mugikorrean gorde zituen. Neska honek baina, mugikorra galdu egin zuen, eta mutil ba...


    Oraingoan gaur egun Internet mailan dauden bi nabigatzaileez arituko naiz. Internet Explorer eta Mozilla Firefox dira bi hauek. Argi dago sarean erregea Internet Explorer deritzona dela, zaharragoa delako agian, ezagunagoa delako... Ez dakit zergaitik, baina honek "agintzen" du. Neure esperientzia pertsonaletik hitz eginda ere berdina esango nuke. Firefox nabigatzailearen berri izan dut baina ez dut erabiltzen. Besterik ez badago bai baina Explorerra ordenagailuan izanez gero hau erabiltzen dut. Orain arte gainera, Firefoxa izanez gero nabigatzaile lehenetsia, honen leku...


Blogen munduaz zerbait gehiago jakiteko ordua iritsi da lagunok! 5 blog aurkitu ditut www.aurki.com web gunean eta hauen gaineko azterketa bat egin dut. Lehenengo laurak zuzenean aurkitu ditut aipatutako web orrialdean, azkena aldiz, bertan dagoen "Faroa" izeneko blogean aurkitu dut, esteka moduan baitzegoen. Honakoak dira aukeratutako 5 blogak:   Warp-5 Izarren Hautsa: zientzia eta beste ertza Gaztelumendi 8 probintzia     5 hauek, web orrialdean sartu eta lehenengoen artean zeuden. Suposatu dut, bertan lan gehien egiten dutenak direla, edo berriki eguneratu dute...


Aupa lagunak! WEB 2.0 ikasgaian beharrezkoa dudan blog hau erabiltzen hasiko naiz gaurko honetan. Hemendik aurrera gai ezberdinei buruz hitz egingo dut hemen. Eskoriatzako (Gipuzkoa) Huhezi fakultatean ikasten dut Ikus-entzunezko komunikazioa. Klasean beharko ditudan gaiak eta bestelakoak jorratuko ditut bertan. Besterik gabe, guztion gustokoa izatea espero dut.!