Hakkama tolestu ezinik

AIKIDO ZARAUTZ

Hemen gaude berriro oporrak eta gero! Baina ahaztu baino lehen, nahi duenak Kitaurak Donostian emandako ikastaroaren argazkiak ikusteko aukera izango du. Gutxi egin genituen, baina nahikoa, azken batean, han apur bat ikasteko asmoz izan ginenon lekuko. Estekak atalean dago esteka. Bueno, ilusioz beterik joan ginen oporretara: bazirudien irailetik aurrera leku handiago batera eramango genuela dojoa, baina azkenean, gimnasioko jabeak esan didanez, gauden lekuan jarraitu beharko dugu. Zorionez, sabai altuagoa duen gela batean egingo dugu ostiraleko klasea. Bederen, sabaia jotzeko arriskurik ga...


Hilaren 2an Guadalajarako Pax hotelera iritsi ginenean, zerbitzariaren aurpegiak, ispilu bat bezala, egun haiek zelangoak izango ziren adierazi zigun, baina ez ginen ohartu. Ozta-ozta eman ziguten afaltzeko, beranduegi zelakoan. Ikastaroan zehar jan behar genuenaren atarikoa izan zen, baina ohera joateko irrikatan geunden. Usain txarreko pasilloa. Usain txarreko gela. Beroa, kristorena. Dena den, izugarri ondo egin genuen lo, gau hartan eta gainerako guztietan. Biharamunean hasi zen ikastaroa. Lehenengo eta behin, gosari triste samarra, eta gero, izen ematea eta ikastaroaren aurkezpena, RFE...


Gaur, bariku guztietan lez, armak landuko doguz klasean. Normalean, bokkena praktiketan dogu, eta aldian-aldian, joa. Tantoa ez dogu bereziki lantzen, eta gaur tantoagaz teknika batzuk egingo doguzala erabaki dot. Errealagoa da, eta usten dot ikasleak bereziki motibatuta dagozala armetako klaseetan. Tantoa berezia da. Izan be, armarik ez bagendu lez mugitu daikeguz eskuak, eta hortaz, hainbat eta hainbat aukera emoten deuskuz. Hasikeran, tanto erasoen aurka defendatuko gara (gokyo, ikkyo, shiho-nage, irimi-nage eta kote-gaeshi tekniken bidez, gehienbat), eta gero, torik egingo dau erasoa, e...


Hainbat aikido estilo omen daude, baina nik beti pentsatu izan dut nik Aikido egiten dudala, besterik ez, estiloari garrantzirik eman barik. Beste batzuk, ostera, eurenak ez direnak gutxietsi eta gutxietsi dabiltza, eta denek Ueshibaren berbak erabiltzen dituzte arrazoi gisa. Neuk be egingo dut: «Aikidon, beharrezkoa da gizaki guztien arteko bakea zerbitzatzeko pentsamoldea izatea, indartsuak izateko edo etsaia garaitzeko helburuarekin prestatzeko desioa alde batera utzita». Hortaz, oraingoz ez dut ezer gehigo esango. Nahi duenak ulertu egingo du.


Eskerrak! Euskarazko bitakorak idazteko aukerea! Nekatuta nengoen Blogger-en nik idatzitakoa izan ezik gainerakoa ingelesez ikusteaz. Seguru hametik aurrera gehiago idazten dodala.



«Aiki ez da etsaiaren aurka borrokatzeko edo hura garaitzeko teknika bat, mundua adiskidetzeko eta gizakiei familia bat osatzen laguntzeko bidea baizik» (Ueshiba Morihei).