Berriro gara hemen!

No profile photo Hakkama tolestu ezinik | 2007-09-24 17:26

Hemen gaude berriro oporrak eta gero! Baina ahaztu baino lehen, nahi duenak Kitaurak Donostian emandako ikastaroaren argazkiak ikusteko aukera izango du. Gutxi egin genituen, baina nahikoa, azken batean, han apur bat ikasteko asmoz izan ginenon lekuko. Estekak atalean dago esteka. Bueno, ilusioz beterik joan ginen oporretara: bazirudien irailetik aurrera leku handiago batera eramango genuela dojoa, baina azkenean, gimnasioko jabeak esan didanez, gauden lekuan jarraitu beharko dugu. Zorionez, sabai altuagoa duen gela batean egingo dugu ostiraleko klasea. Bederen, sabaia jotzeko arriskurik gabe landu ahal izango ditugu armak. Hasiera batean, etorkizun handiko garaia dugu aurrean. Haurrei klaseak emateko aukera egon daitekeela esan didate; beharbada, taldetxo bat osatuko da. Baina egia esan, betiko lekuan jarraitzeak hondatu dizkit asmoak, ze kartelak jartzeko unea atzeratu izan dut behin eta berriz. Ikasle gehiago erakarri nahi ditut, aikidoka talde apal hau pixka bat handiagoa izan dadin. Orain gauzak argi eta garbi daudela, publizitate kanpaina bat egiten saiatuko naiz. Bueno, datorren hilean (hain zuzen, 19, 20 eta 21ean), Gerard Blaize hurbilduko da Bilbora ikastaro bat ematera. Maisu handi hura (Aikikaiko 7. dan) ezagutzeko aukera aparta da, Bartzelonara, Mallorcara edo mugaz beste aldera pasatu beharrik gabe. Espero dut aurrerantzean gehiagotan idaztea.


Utzi iruzkina: