Forma eta dinamika

No profile photo Hakkama tolestu ezinik | 2008-11-18 00:00
1

Zaila den oro egiten saiatu behar gara, erraza dan artean. Lao-tsek esan eban. Krisialdi moduko batean nengoen, lohi ilun eta lirdingatsu batean. Ez nengoen seguru azterketa egin ala ez. Baina esaldi hori irakurrita, apur bat adoretu nintzan. Egia da korrika egiteak ez dauela balio; izan be, garaiz urtetea da garrantzitsua. Azken orduko kezkak ideia hori ekarri eustan gogora, baina Mendebaldeko filosofiak salbatu egin nau, atzera be. Saiatu egingo naz. Ez azterketa egiten, argi baitaukat orain arteko mailari eusteko moduan ez banago ez dodala egingo. Azterketa prestatuko dot, bene-benetan prestatu be. Jakintsuen batzordekoei galdetuko deutset, eta eurek erabakiko dabe, zelanbait, itzelezko urrats hori emon daikedan ala ez.
Hasi naz Miguelen klasean lotzen. Hasikeratik abisatu eustan kaña emongo eustala, ahal guztia zuzenduko eustala. Sensei bakoitzak bere ikuspegia dau, eta aprobetxatu egin behar dogu, gure aikido albait gehiena aberasteko. Eta berehala hasi jatan zuzenduten. Kontua da, eta horretan Miguelek arrazoi deko, lehen edo bigarren danetik aurrera, beste zerbait bilatu behar dogula. Forma eta dinamika esan eban: sankakutai delakoa, jarrera, bizkarra… Apalak izan behar gara aikidokok, eta kritikak onartu, gure kasuan, beti-beti, konstruktiboak direzelako.
Hurrengo atalean: aldatzen ari ete naz?

asel

asel 2008-11-27 22:02 #1

Jo-ta-fuego jarraitzen dozu aikidon zelako inbidia! Egunen baten agian gai izango naz mundu eder horretara itzultzeko... ;-)<br>


Utzi iruzkina: