Asteburu honetarako prestaturiko egitaraua dijoakizue:Larunbata 18:-17.00etan manifa nazionala Gasteizen.-22.30etan Gasteizko Gaztetxean "AHTGelditu" diskaren aurkezpena Musikherriako jendearen eskutik.Igandea 19:-17.00etan Brasilgo MST (Movimento Trabalhadores Rurais Sem Terra)ko jendearen eskutik hitzaldi eta solasaldia izango dugu.-19.30etan Pablo Goxo abeslaria.
Urbinako Lurraren defentsarako Erresistentzi gunetik prestatu dugun bideo bat dijoakizue. Itxuroso eta elegante geratu zaigu.Animo denei ta bihar denok Gasteizera!!
Azpikaldekoak Urbinako rotondan asteazkena 15ean hartutako irudiak dijoazkizue. Gora gu ta gutarrak, redios!
Kaixo denori.Jarraian dijoakizuen tresna erabiliz, argazki bat etiketak erabiliz identifikatu daiteke. Kasu honetan Urbina-Luko arteko txikizio lanetan hartutako argazki bati GoogleMaps-eko funtzioa eman diogu eta bertan azaltzen diren elementu ezberdinak identifikatu daitezke. "Detail" jartzen duen lekuan klik eginda argazkia bere osotasunean ikusteko aukera izango dezute.
Aquí está uno de los videos grabados desde el grupo de apoyo que estuvo fuera durante el encadenamiento de los otros compañeros, las obras se han parado, se pueden parar, debemos pararlas.
Kokapen geografikoak etiketatzeko balio duen Tagzania tresna erabiliz, Urbinako Erresistentzi Guneko kokapen esanguratsuenak dijoazkizue: Karpa, Errotonda, obrak Luku-Urbina eremuan... Bertan egon ez den eta egon den jendearentzat kokatzeko balioko duen tresna baliagarria. Etiketa bakoitzaren gainean klikatuz informazio osagarria "globo" batean azalduko zaizue eta ezkerraldeko eskala erabiliz mapa gerturatu edo urrutiratzeko aukera dezute.Lotura honetan klikatuaz, gunearen etiketak eta mapa osatuagoak ikusteko aukera dezute. tagzaniapaste Tagzania: ahtezgunea
AHTren aurkako protesta eta salaketa ekintza Lukun (Araba) Gaur, azaroaren 14an, jende talde batek protesta ekintza egin du AHTa egiten hasi diren lekuan, Lukon. Goizeko 7:30ak aldera, hiru lagun Luko eta Urbina arteko zatiaren obretako bi garabietan kateatu dira. Ondoan 20 bat pertsonek osatutako taldea izan dute lagun eta proiektuaren aurkako ohiuak botatzen aritu dira. Obren eremuaren kanpoaldean berriz, beste 60 bat lagunek kontzentrazioa egin dute. 8ak aldera, Ertzantza agertu da, eta pankartarekin zeudenei identifikazioa eskatu ondoren, obretara jo dute. Bertan, kateatutako jen...
Berri eta argazki gehiago honako loturetan izango dituzue: Garan, Berrian eta Indymedia EuskalHerrian. Iturria: www.sindominio.net/ahtez Iturria: www.gara.net
Musikherriak-eko jendeak bidali digun informazioa zintzilikatzen dizuegu:----------------Larunbata honetan, Azaroak 18, AHTren aurkako manifestazioa izango da Gasteizen, arratsaldeko 5etan.MusikHerriak bere konpromezua sendotu nahi du AHTren aurkako borrokan, eta manifestazioa eta gero, Mulambo perkusio taldearekin, KALEJIRA egingo dugu Gasteizko gaztetxeraino. (19.00etatik aurrera)Gaztetxean hurrengo taldeak ROCK MARATOIA eskeiniko dute "Musikaz ere...AHT eta beste proiektu txikitzaileak GELDITU!" lelopean.- Mix6t + Jonu + Kuenta Atrás + Xopapo + beste talde bat.Azpimarratzea ere lelope be...
Aupa denori,Lotura honetan, AHTGelditu! Elkarlanak deitu duen larunbateko manifarako berotze aldera balioko duten kuinak aurkituko dituzue. Lagun eta ezagunei zabaldu, grabatu, kopiatu, berbidali...
Lurraren defentsarako erresistentzi gunearen inguruan sortzen diren ekimen, deialdi eta mobilizazioen eguneroko berri izango dezute hemen. Val di Susan geratzeko gai izan diren bezala, gu ere gai garelako. Redios!!! Gunearekin kontaktuan jartzeko mugikor zenbakia: 699-349141
Argazki horiek autopista baten eraikuntzakoak dira, ez trenbide batenak. Mesedez, argi ibili!
El 21 de enero de 2008 se ha celebrado el juicio a los 2 jóvenes que se tumbaron en la vía.