AdyA ShAkTi

Nire bloga!xD

YouTuBe

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-17 14:27

Hemen duzue gabonetan lagun batzuek egindako bideo bat, youtubetik hartu dut. Bertan gehiago daude, beraz, gustokoa baldin baduzue badakizue, sartu youtubera eta "libertynos" etiketarekin dauden bideoak ikusi itzazue (search jartzen duen lekuan jarri hitza eta listo!) Hemen duzue ere, bideoan agertzen direnek egin duten web orriaren lotura: libertynos. (interesa izanez gero sartzeko aukera izateko) ;)


Odeo

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-10 15:16

Klasean egin dugun proba bat da. Odeo programarekin egina. powered by ODEO


2007!!

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-01 15:32

URTE BERRI ON GUZTIOI!!!!!!!!!!!


GaRbiÑe

1
adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-12-26 22:00

Hona hemen Garbiñerentzat erantzuna: Ez dakidanez zure blogaren izena ezta nola kontaktatu zurekin beste bide batez edo, hemen erantzungo dizut. Vanessa deitzen naiz eta euskalduna naiz. Adya Shakti izena web orri batetik atera nuen, kurioso samarra iruditu zitzaidanez eta gustokoa nuenez, bloga horrela deitu dut. Egia esan ez dakit ziur zer esan nahi duen, baina uste dut diosaren bat edo dela. Aioo!!


TIMO'REILLY

1
adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-12-26 15:01

"Internet komunikazio sarea da, eta, ondorioz, konektatuta gauden guztion isla da, (...), komertzio berriak sortzeko aukera ematen du" dio Timo'Reilly Estitxu Ugartek egiten dion elkarrizketa batean. Beste gauza asko aipatzen ditu, gehienak goraipatzekoak, hala nola: -"Gu geu gure ordenagailuekin batera eboluzionatzen ari gara". -"Une honetan, aukera handiagoak sortu dira hirugarren munduan eta hein handi batean Interneti esker izan da". -"Inork ez daki hizkuntza gutxituek tokia izango ote duten Interneten". Ez dakit denok Timo'Reilly nor den jakingo duzuenik,&...


SPAM

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-12-26 13:35

Diaro Vascon orain dela hilabete bat inguru, Aritz Gorrotxategik Bake Spam-ari buruzko artikulu bat idatzi zuen. Bertan korreo elektronikoetan masiboki sartzen direnen spam-ei buruz hitz egiten du. Batez ere azken egunetan bere korreoan agertu zitzaion Bake Spam-ari buruz aritzen da. Harrigarria da erakundeak... nola aurkitzen dituzten jendearen helbide elektronikoak spam-a bidaltzeko, ez dago eskubiderik! Ez da normala bakoitzak bere esparru pertsonala eta segurua ez edukitzea, zure helbidea nahi diozun pertsonei emateko aukera besterik ez... Bake Spam-aren kasuan erda...


Bertan ikus daitekeena nire etxeko kalearen mapa da, Tagzania eta Google map erabiliz, ez dakit ondo bereizten den, probak egiten ari baikara klasean. Espero dut gustokoa izatea!! tagzaniapasteNire etxea map - Tagzania


Orain dela aste batzuk ere, beste hitzaldi bat eduki genuen, kasu honetan berria estilo liburuari buruzkoa. Berriako zuzentzailea izan zen hitzaldia egin zuena, eta oso jatorra iruditu zitzaidan. Berria estilo liburuari buruzko zenbait puntu aztertu zituen besteak beste. Baina egia esan, batez ere arreta deitu zidana berak aipatu zuen Samuel Johnsonek zioen esaldi bat izan zen; “ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria”. Esaldiarekin bat natorrela aipatu beharra daukat, eta nire ustez esan zuen guztiaren laburpen bat bezala hartu daiteke. Bestalde aholku batzuk eman zizkigun idaz...


Orain dela aste batzuk, Iban Aranzabalen hitzaldi batean egon ginen IKO 06-ko ikasle batzuk, bertan batez ere kazetarien lan gogorraz eta sarearen abantailez hitz egin zigun. Sarearen alde egiteko hainbat gauza aipatu zituen, besteak beste, paperik ez erabiltzeak gastuak murrizten zituela, interakzioak, gertukoa dela, konexioa leku askotan dagoela, pertsonalizatua izan daitekeela (blogak eginez...denak garrantzitsuak baikara sarean)... Egia da sareak alde positiboak dituela gastuen kontuekin batez ere, eta goraipatzea ondo dagoela pentsatzen dut, baina adibidez Internet Explorer hainbe...


Barkatu

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-11-13 22:06

Kaixo irakurle guztioi!!Barkatu atzerapenagatik, orain dela egun nahiko batzuk ez dut ezer hemen idatzi eta, baina lasai, ziurtatzen dizuet asteazkena baino lehenago gutxienez 2 edo 3 artikulu gehiago itsatsiko ditudala. Hurrengora arte!