Iban Aranzabalen hitzaldia

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-12-03 14:19

Orain dela aste batzuk, Iban Aranzabalen hitzaldi batean egon ginen IKO 06-ko ikasle batzuk, bertan batez ere kazetarien lan gogorraz eta sarearen abantailez hitz egin zigun.

Sarearen alde egiteko hainbat gauza aipatu zituen, besteak beste, paperik ez erabiltzeak gastuak murrizten zituela, interakzioak, gertukoa dela, konexioa leku askotan dagoela, pertsonalizatua izan daitekeela (blogak eginez...denak garrantzitsuak baikara sarean)...

Egia da sareak alde positiboak dituela gastuen kontuekin batez ere, eta goraipatzea ondo dagoela pentsatzen dut, baina adibidez Internet Explorer hainbeste kritikatzea gehiegizkoa iruditu zitzaidan. Ez dut esaten alde batetik Mozilla Firefox hobeto ez dagoenik edo, gainera librea da eta ez da ordaindu behar eta ez diogu Bill Gatesi diru guztia eman behar, berak soberan baitauka, baina Internet Explorer bere alde onak ere dituela onartu beharra dago.

Hala ere, hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan.


Utzi iruzkina: