Txistu y Tamboliñ

herrispetu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-29 10:01

Gizakion arteko harremana etengabeko gatazka da. Historia, neurri handi baten, gatazken narrazioa da. Eta gerrak historiaren lurrikarak dira. Herriak plaka tektonikoak dira, eta haien artean talka egitera kondenatuta daude. Hori gertatzen da gaurko ezberba aplikatzen ez delako. Herri guztien hiztegietan egon balitz, gerra guztiak saihestuko genituen…   Herri guztiek merezi dute errespetua, herriak, azken baten, pertsonak direnez gero. Hor dago gakoa baina: gorputzaren %75 ura omen da, baina, izaerari begiratuz gero, pertsonaren %75 (gutxienez) gatazka da. Eta pertsonen (herrien) arteko...


tontolabel

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-28 23:40

Aste honetan Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museora joan gara lagun batzuk. Gidariaren azalpenak bikainak izan dira. Emandako informazio ugaritik kontutxo bat ekarri nahi dugu gaur hona: baserriko bizimoduan oinarritutako lexikoaren aberastasuna. Adibidez, euskarazko adjektiboen kutxa altxor handia da. Baina zer pasatzen zaigu? Animalia hiritartuak gara, eta baserritik hirira egindako bidaia horretan berba asko eta asko geratu zaizkigu bidean. Hiritarren begiek zuhaitzak ikusten dituzte, astigarrak, arteak, urkiak edo elorri zuriak ikusi beharrean. Adjektiboetan ere nahiko anorexikoak g...


Open publication - Free publishing - More hiri-kondairak


herioi

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-27 19:27

  Yasmina Khadrak idatzitako Atentatua eleberriaren hasieran, auto-leherketa batek hainbat hildako eta zauritu eragiten ditu Tel Aviv-eko jatetxe batean. Pertsonaia nagusia, Amín Jaafari palestinar jatorriko mediku israeldarra, ospitalean da zaurituen bizitza salbatu nahian, eta halako batean esaten diote emaztea atentatuan hil dela eta hura izan daitekeela atentatuaren egilea. Horrek Amínen bizitza errotik aldatzen du. Bat-batean lankide eta lagun juduek traidoretzat jotzen dute. Hortik aurrera, Amín ihesi eta bila ari da aldi berean: ihesi, ez baitu sinetsi nahi emaztea atentatuaren...


buruko mihin

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-26 23:54

Min fisikoan ez dago poesiarik, baina badira min poetikoak. Bitxia da: Google-n “mina literaturan” idazten baduzu, gaztelaniazko orriak bistaratzen dira: “literatura minera”. Hor hasten da poesia: mina meatzea da; mina grisu-gasaren eztanda da; mina lurpeko sentimendu magmatikoa da.   Min mota asko daude. Adibidez, Argentinako ipuin kontalari batek, ipuin baten aurkezpena egiten zebilela, argentinarren min ekonomikoaz hitz egin zigun. Euskaldunok min hitza hitz elkartuen bigarren osagai moduan erabiltzen dugu: maitemin, herrimin, bihozmin, haurmin, itsasmin, jakinmin, ikusmin, jainkomi...


estututu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-25 23:55

Estatutu, tutu estu. Estatutu, tutu mutu. Estatutu, estututu. Estututu,  tutulutu. Estututu, tuturruxku.   Ez dakigu norbaitek letra horiek noizbait musikatuko dituen. Ez pentsatu erokeria denik: Mikel Laboak are gauza ikimilikiliklikagarriagoak egin zituen.   Gaur jaia izan omen da. Estatutuaren eguna. Zer pasatzen da? Bada, batzuei estatutu hori estu geratzen zaigula. Ito egiten gaituela. Beste batzuek nasai daukate, gustura. Baina guri txiki geratu zaigu. Eta ez dago zapata txikiena baino oinaze handiagorik. Estatutuaren zapatek min egiten digute, horixe da kontua. Estatut...


Ekintza militarrekin lotzen da estrategia hitza. Baina, hedaduraz, badu beste esangura bat: helburu bat lortzearren, ekintzak koordinatzean datzan artea.   Beraz, estrategia artea da. Eta zer da artea? Hitz hori normalean museoekin lotzen dugu, baina baditu beste esangura batzuk. Horien artean, oso esanguratsuak dira honako hauek:   ·        (Ipar.) Maltzurkeria, amarrua. ·         Harrapagailua, zepoa.   Has gaitezen estrategia hitza aztertzen, eta hitz horretatik eratorritako estratregiko adjek...


281- Nudistak pertsona jantziak dira? 282- Gorringo biko jaietan ez dago mareagorarik. 283- Aitzakiak urpera jaurtitako pilotak dira. 284- Atzerakoiak abangoardian. 285- Zein da langabeen patroia? 286- Bizitza: errutinaren parke tematikoa. 287- Mina minagoa da anonimoa denean. 288- Eguzkia buztana galdu duen arrain laranja da. 289- Egon hadi lo, eta amets egingo dunk lodi. 290- Horiek oraindik ezkontza-tartan bizi dira.   Vittu Cherigan


errantzun

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-23 19:15

Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuan, bada aditua izatea zer den azaltzen duen kontakizun polit bat: Niels Bohr fisikariari galdetu omen zioten zer den aditua izatea. Hauxe erantzun ei zuen: "Aditua da arlo jakin batean egin daitezkeen huts guztiak jada egin dituena". Eskolan erantzun zuzenak saritzen dira, eta erantzun okerrak zigortzen. Hala ere, erantzun oker horiek dira aurrera egiteko modu bakarra, noizbait aditua izateko egin beharreko bidea. Irakasleek erantzun erratuak ere estimatu beharko lituzkete, haiek baitira jakituriaren altxorra zabaltzeko gi...


zoribio

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-21 23:58

Bihotzak eta buruak eta arimak eta erraiek zorionaren (edo zoritxarraren) ozeanoan dzanga egiten dutenean, dela maitasunolde (maitasunultze) baten eraginez, dela beste edozein sentimendu edo zirrara sakonen kariaz, maiz halako estasi-zorabioa (zorabio tragikoa) sentitzen da. Halakoetan, zoribiatu egiten gara. Guk zoribioa sentitu dugu gaur Sergei Prokofievek konposatutako Alexander Nevsky kantata entzutean. Zorion-zorabioa in crescendo joan da obrak aurrera egin ahala. Zandra McMaster mezzosopranoak “Hildakoen zelaia” adagioa kantatu duenean, arterietako eta zainetako odolaren bor-bor eroa ...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak