estututu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-25 23:55

Estatutu, tutu estu.

Estatutu, tutu mutu.

Estatutu, estututu.

Estututu,  tutulutu.

Estututu, tuturruxku.

 

Ez dakigu norbaitek letra horiek noizbait musikatuko dituen. Ez pentsatu erokeria denik: Mikel Laboak are gauza ikimilikiliklikagarriagoak egin zituen.

 

Gaur jaia izan omen da. Estatutuaren eguna. Zer pasatzen da? Bada, batzuei estatutu hori estu geratzen zaigula. Ito egiten gaituela. Beste batzuek nasai daukate, gustura. Baina guri txiki geratu zaigu. Eta ez dago zapata txikiena baino oinaze handiagorik. Estatutuaren zapatek min egiten digute, horixe da kontua. Estatutua estututu bihurtu zaigu, etxe estua. Eta ezin dugu ezta arnasarik hartu ere. Etxe horretan tutulututa gaude, tontotuta. Burua tuturruxkuz bete zaigu, sabaiaren kontra jotzen baitugu behin eta berriro buruaz. Sabai altuagoa behar dugu, etxe handiagoa. Onena, berau baztertzea. Ez gaitezen gehiago estutu estatutuarekin! Dagoeneko, guretzat estatutua estatua da, estatua ezeztatua. Desestututu gaitezen atoan!

 

ESTUTUTU: estatutu estutu eta tutu estua.


Utzi iruzkina: