Txistu y Tamboliñ

farradisu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-10 23:22

Hauteskundeetara aurkeztuko bagina, gure programan hauxe aginduko genuke: Parranden Parke Tematikoa (PPT) sortzea. Gurean leku asko daude PPTak zabaltzeko. Horietako bat: Lemoizko zentral nuklearra izan behar zuen etxelapiko erraldoi hori. Eta zer arraio da Parranden Parke Tematikoa?, galdetuko diguzue. Erantzuten saiatuko gara: Herri guztietan, asteburua heltzen denean, betiko arazoak: gazteak litroak egiten edozein bazterretan, zarata, mozkorrak, borrokak, txiza-usaina hormetan, plastikoak eta botilak nonahi… Hori mozkorlaritza alternatiboari dagokionez; taberna eta pubek eskaintzen dute...


neskeleto

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-09 23:58

  Zelan aldatu den edertasunaren eredua! Gure aitita-amamentzat ederra potolotxoaren sinonimoa zen. Begira zer adibide topatu dugun Orotariko Euskal Hiztegian:   Kale gizonak izaten dira / guri eta borobillak [...] / gu nekazari gizarajuok / argalak eta zamillak. And AUzta 114   Badirudi baserritarren urdailetan tripa-zorri asko eta tripa-sari gutxi zegoela…   Orain, berriz, “argalak eta zamillak” eredu estetiko bihurtu dira, eta horrek ondorio latzak eragin ditu; anorexia, kasurako. Moda-desfileetako top-model horiek ikustea besterik ez dago, gaztetxoen erreferentzia z...


Hona astronauta hitzaren definizioa: espazio-ontzi bateko tripulante edo bidaiaria. Grekotik mailegatutako atzizkia da “nauta”, eta  “nabigatzaile” esan nahi du. Hortaz, astronauta astroen nabigatzailea da. Baina, hara!: atzizki hori beste hitz moderno batzuk sortzeko erabili dugu. Hor ditugu, adibidez, internauta edo zibernauta, zera esateko: web nabigatzailea erabiltzen duen pertsona, Interneten nabigatzen duen pertsona. Bitxia da: nabigazioa itsasoarekin ez ezik espazioarekin eta Interneteko sasiespazioarekin ere lotzen dugu.   Atzizki polita iruditzen zaigu gure ezberbagin...


Kontuz ibili behar da zer esaten den. Behin, Lekeition zera jazo ei zen (ea bertako norbaitek konfirmatzen digun): lagun batzuk kalean berbetan zebiltzala, batek hor doa atrakadorea esan zuen. Hurrean txapelokerrak zeuden bai, eta atzetik joan zitzaizkion. Atrakadore hura portuko ontzi baten sartzera zihoala atzeman zuten. Haren estualdia! Eta bai: atrakadorea zen. Zer da kontua? Bada, guardia zibilek ez zekitela berba horrek Lekeition hau esan nahi duela: ontziak porturatzen dituen pertsona. Berba berak gaztelaniaz eta euskaraz esangura desberdinak dituenean, kontuz! Pasadizo, kasurako. T...


Botoa eskatzeko kanpaina hastearekin batera zeremonia handiz zabaltzen den edari hordigarria da hauteskunde-xanpaina. Edabearen elaborazioan garrantzi handikoa da nahas-bilketa era egokian egitea, hots, giza soroetan landatutako nahas motak (nagusiki, erresignazioa, entretenimendua eta mediokritatea) ondo manipulatzea. Manipulazio horri esker, eta ostean etorriko den prentsaketa-prozesuaren bidez, prest izango dugu jendartea hauteskunde-xanpaina dastatzeko. Likido horrek ezaugarri bereziak ditu: botila zabaltzen denetik hamabost eguneko epea dago edateko. Hori dela eta, xanpain horren ekoi...


kanpain-hots

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-03 23:59

Gaur gauean hasiko dira kanpain-hotsak. Elizen inguruan bizi direnekin gogoratu gara. Horiena bai sufrikarioa! Ez da batere gozoa kanpai-mihi konplexuaz bizitzea. Kanpaien kutsadura akustikoa jasateaz nazkatuta, kaltetuak protestan hasi dira. Hara zer dioen kanpai-hosmindu batek: “Ni Jainkoak ez nau kanpaikadaka iratzartzen parrokoari sudur-puntan jartzen zaiolako”.  Guk zera erantsiko genuke: “Parrokoaren sudur-punta jar dezatela ezkila-mihiaren lekuan!”. Kanpai-hotsak gogaikarriak dira, bai, baina gaur gauean hasiko diren kanpain-hotsak are nazkagarriagoak izango dira. Seguru. Haute...


Atzo, 2011ko Domu Santu egunean, ekonomia hil zen. Batzuek diotenez, hiltzailea Filipinetan jaiotako zazpi mila milioigarren biztanlea izan da. Haren jaiotza azken bultzadatxoa izan ei da ekonomia amildegian behera bidaltzeko. Baina ez, hori diotenak oker daude, zeren benetako hiltzailea Giorgos Papandreu izan da. Eta badakigu zein arma erabili duen: demokrazia. Bai, ez izan dudarik: demokraziak hil du ekonomia. Jakina, zer egin zezaketen greziar hauek bestela? Ez al zuten haiek sortu erregimen mota hori, Atenasko polisean? Bada, arma horixe erabili dute oraingoan ere: herri-galdeketa. Eta,...


Gezurra dirudi, edo zientzia fikzioa, baina jazotzen ari da. Hiri askotan. Legionella bezain modu misteriotsuan hedatzen da, baina askoz hilkorragoa da. Kutxazain automatikoen gaitza da. Edo, sarean zabaltzen ari den espresioa erabilita, hilkutxazain automatikoen gaitza. Hiltzen duten kutxazain automatikoen sarea etengabe ari da handitzen. Ez dago argi non gertatu zen lehen kasua. Batzuek diote New Yorken izan zela, Wall Streeteko kutxazain batean, orain dela hiruzpalau hilabete. Baina txarrena zera da: oso azkar zabaltzen ari dela gaitza. Dagoeneko, mundu osoan daude hilkutxazainak. Baita ...


xilibri

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-31 13:33

Nor da frikia? Zer arraio da frikia izatea?Gaur egun, ez da nahikoa modernoa izatea; agian, postmoderno izatea ere ez dago modan. Urrunago joan behar da: guztien ahoetan egon behar da, eta, horretarako, sare sozialetako bizkarroi bihurtu beharra dago. Pantailetako megaplastariena da arrakasta, produktu inmediatikoena. Eta, ororen gainetik, frikiaren titulua lortzeko, zomorro arraroa izatea da sekretua. Gauza arraroak egitea, desberdina izatea.  Berba bat falta zaigu euskaraz kontzeptu hori adierazteko. Berez, hor dugu xelebre hitza. Tradizio handikoa da, dudarik gabe. Herri guztietan ...


Batzuk edozer egiteko prest daude arrakasta lortzeko. Edozein erokeriak balio du. Kontua nabarmentzea da. Horretarako sugandilak jarri behar badira belarritako moduan, jarri eta kito. Eta ilea rastafarien antzera jarri behar bada, baina odolostez eta txistorrez horniturik, jarri eta kito. Arrakasta lortzeko duintasuna arrastaka erabili behar bada, utikan duintasuna. Eta norberaren miseriak telebista plato batean aireratu behar badira, ahoberokeriaz eta gezurrez apaindurik, zaborra lau haizetara!Bost minutuko ospealdiaren gloriagatik edozer esateko eta egiteko prest dauden pertsonaia anonimo...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak