Web2.0 ikasgaia

Bloga

POLIZIEN TORTURAK Segurtasun indarra, orden publikoa mantentzeko eta hiritarren segurtasuna mantentzeko lan egiten duena; hori da polizia hitza hiztegian bilatzerakoan jartzen duena. Baina errealitatea bestelakoa da, eurek ere ez baitute legea errespetatzen; izan ere, kartzelan egiten dutena; jendea jotzea eta tortura egitea alegia, hori babestea al da?Zergatik torturei buruz hitz egiterakoan egindako guztia ezestatzen dute eta inoiz ez da argira ateratzen? Orain dela bi urte ETAko preso bat hil zen kartzelan zegoela. Espezialariek diotenez, presoa (Igor) ez zuen bere buruaz beste...


NATURA: GURE ESKU DAGO Zer ari da naturarekin gertatzen? galdera hori maiz egiten diot neure buruari eta erantzuna aurkitzeko ingurura begiratzea besterik ez daukat; izan ere, gizakiok inguruarekin bukatzen ari gara, natura hiltzen ari gara; eta ondorioz, pixkanaka pixkanaka gure buruaz beste egiten ari gara. Nahiz eta hondamendi ekologikoen zergatiak zehatz azaltzea erraza ez izan, gero eta gehiago daude, eta tristeena da guztiak gizakiaren inguruan daudela. Hasteko aipatu behar dugu gizakiaren berekoikeria; gizarteak soilik bere xedeetan pentsatzen du, eta horiek egiteko edozer gauza egit...


YEMEN

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-04-19 11:15

UMEAK: EZKONTZERA BEHARTUAK Munduan badaude herrialdeak giza eskubiderik ez dutenak; horren ondorioz, zoritxarrez istorio ikusgarriak eta sinestezinak gertatzen dira. Hauxe estatu arabiarrean gertatu da: Yemenen, Arabiako beste hainbat estatutan bezalaxe, nerabeek helduekin ezkontzeko "tradizioa" mantentzen dute; eztabaidagarria den tradizioa zelantzarik barik; baina onartezina erabat heldua nerabezarora heldu ez den 8 urteko neskato batekin ezkontzera behartuta dagoenean. Nayud Mohamed Naser 8 urte ditu, eta 30 urteko gizon batekin ezkontzera behartuta izan da; bi hilabetez bere ondoan bi...


Aste Santua

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-04-15 00:54

Aste Santuko oporrak   San Migelen geratu nintzen Aste Santuko oporretan, Eitbn ostiral, asteburu eta astelehen goizean praktikak izan nituelako; hala ere, ondo pasa nuen; etxean geratu arren, lagunekin atera , mendira joan eta hainbat gauza egin nituen libre izandako egunetan.   Oporretako lehenengo astean, asteburuan goizean Eitbn egon nintzen; gaua lagunekin irteteko aprobetxatu nuen; hala ere ezin izan nuen juerga handiegirik bota, astelehenean goizeko 10etan berriz ere praktikak nituelako. Astean zehar, goizeetan, mendira joan, erosketak egin edota igerilekura joateko aprobe...


Proba

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-04-10 18:04

Gaur mapak blogean nola txertatu ikasten ari naiz. Horregatik, ondorengo mapa proba moduan jarriko dut: tagzaniapastenire etxea map


HELDUAK

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-04-01 23:18

HELDUAK. HELDUAK AL DIRA BENETAN? Heldua. Heldutasuna adierazten duen hitza da, ezta? ez dut uste; horregatik, kontrakoa defendatuko dut testu honetan. Helduak baldin badira, zergatik hiltzen dute? Helduak baldin badira, zergatik bortxatzen dute? Umeak ez badira, zergatik deusestatzen dituzte herrialdeak petroleoaren bila? Jadanik handi xamarrak badira egiten dutena jakiteko, zergatik kutsatzen dute bizi diren planeta? Adibide gisa, ipar-amerikako Estatu Batuen lehendakariak esandakoa jarriko dut:  George W.Bushek, Jainkoarekin goizero hitz egiten duela esaten du; eta honek ( Jainkoak)...


  Homosexualen adoptatzeko eskubidea legalizatu?   Orain dela gutxi legalizatu da homosexualen arteko ezkontza. Zein izango da hurrengo pausua? Umeak adoptatzearen eskubidea. Hasteko, nire ustez homosexualak gai dira adoptatzeko, bikote heterosexual bat bezela maitatuko baitute umea, ez dute zergatik gaizki tratatu behar; izan ere, hobeto da ume bat homosexualekin bizitzea eta ez bakarrik, gurasorik gabe.   Gainera askotan esaten da, pertsona guztiak eskubide berdinak izan behar ditugula, orduan, "lege" hau legalizatzen baldin bada, gero eta gehiago ariko ginen egiaztatzen id...


Etorkinei errespetua sor diegu ! Gaur egun etorkinei errespetua sor diegu, nire ustez.Jendeak etorkinei gaizki begiratzen die.Baina zergatik? Beraiek ez dute ezer txarrik egin, bakarrik bizi ziren tokitik alde egin dute egoera txarretan bizi zirelako.Zuk ere berdina egingo zenuen ezta?Batzuek pentsatzen dute etorkinak hona etortzen direla eta lanpostuak kentzen dituztela; bai hori egia da baina lan okerrenak beraientzat dira.Gainera beraiek ere bizitza bizitzeko eskubide berdin-berdinak dituzte zu bezalaxe.Hau gutxi balitz gauza askori aurre egin behar diote,Espainiara ailegatu baino lehen....


Herrialde garatuek diru gehiago luzatu diete lurralde ez garatuei, baina nahikoa al da? Munduan pobrezia egotea egunero gertatzen den zerbait da; horregatik, bizi baldintza onetan bizi garenok normaltzat jotzen dugu. Beraz, herrialde horiek bizi duten egoera gogoraraztea da testu honen helburua.   Haien etxeak ez dira batere onak, guk bitartean luxuzko etxeak izan ditzakegu. Ez dira batere ziurrak, etxe-abereen hondakinekin eginak egoten baitira, horregatik, urtero jende pila bat hiltzen da euri garaian, uholdeetan, etxeak erortzen baitira. Bestetik,kilometroak eta kilometroak egin be...


FUTBOLA ETA INDARKERIA   Irailak 15, zapatuan, Ruiz De Lopera Betis taldearen futbolzelaian jokatu zuen Athleticek; partida 62.minutuan bertan behera geratu zen; Betiseko jarraitzaile batek botila bat jaurti zuen zelaira eta Armando, Athleticeko atezainari bete-betean jo zion begian. Gutxigatik ez zuen galdu begia Armadok.   Gertaera horren ostean hainbat galdera egiten dizkiot neure buruari: Noiz arte futbol zelaitan indarkeria? Zer egin behar da hauxe gelditzeko? Badirudi ez dela nahikoa lehiaketa batzordeak jartzen dituen isunak; ezta futbol zelaien itxiera, eta ezta ere jendea...