NATURA: GURE ESKU DAGO Zer ari da naturarekin gertatzen? galdera hori maiz egiten diot neure buruari eta erantzuna aurkitzeko ingurura begiratzea besterik ez daukat; izan ere, gizakiok inguruarekin bukatzen ari gara, natura hiltzen ari gara; eta ondorioz, pixkanaka pixkanaka gure buruaz beste egiten ari gara. Nahiz eta hondamendi ekologikoen zergatiak zehatz azaltzea erraza ez izan, gero eta gehiago daude, eta tristeena da guztiak gizakiaren inguruan daudela. Hasteko aipatu behar dugu gizakiaren berekoikeria; gizarteak soilik bere xedeetan pentsatzen du, eta horiek egiteko edozer gauza egit...


Atzo, Domusantu eguna, mezatara joan ez zineten sinesgogor halakook ez duzue jakingo -ez baitzenituzten atzoko irakurgaiak entzun, eta horregatik diotsuet, jakinaren gainean egon zaitezten- Apokalipsia heltzen denean 144.000 pertsona baino ez direla salbatuko; beste guztiak, sutara.  Egin diren kalkulu fidagarrienen arabera mundu petral honen historia guztian 106.456.367.669 pertsonak izan du bizitzeko aukera; beraz, eta matematikek ez badidate –beti bezala- hutsegiten, inoiz izan diren gizaki guztien ehuneko 0,0001 baino ez da salbatuko; beste guztiak, sutara. Eta gure markagailuan k...