HELDUAK

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-04-01 23:18

HELDUAK. HELDUAK AL DIRA BENETAN?

Heldua. Heldutasuna adierazten duen hitza da, ezta? ez dut uste; horregatik, kontrakoa defendatuko dut testu honetan.

Helduak baldin badira, zergatik hiltzen dute? Helduak baldin badira, zergatik bortxatzen dute? Umeak ez badira, zergatik deusestatzen dituzte herrialdeak petroleoaren bila? Jadanik handi xamarrak badira egiten dutena jakiteko, zergatik kutsatzen dute bizi diren planeta?

Adibide gisa, ipar-amerikako Estatu Batuen lehendakariak esandakoa jarriko dut:  George W.Bushek, Jainkoarekin goizero hitz egiten duela esaten du; eta honek ( Jainkoak) bakea lortzeko Irak inbaditu behar zuela esan ziola aitortu zuen; sinesgarria al da hau? jendeak Bushi sinesten badio, zergatik ez umeei? hau da; ume batek ilusio handiz ametsezko lagun batekin hitz egin duela esaten duenean, helduek ez diote kasurik egiten eta ez diote sinisten. Bere ilusioa zapuzten dute. Umeei ez eta Bushi bai? logikoa al da hori? Bidezkoa al da hori?

Heldutasuna adierazten dute gauza horiek guztiak? egia da helduek umeak hezitzeko ardura dutela; baina nola heziko dituzte gauzak aldrebes egiten dituzten horiek? 

Nik ez ditut galdera hauen erantzuna. Ziur nago inork ezingo didala erantzun. Ez dut esaten hori guztia iraintseko asmoz; inola ere ez. Bakarrik galdera hauek irakurtzea eta hausnartzea nahi nuke.

pensamiento


Utzi iruzkina: