Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa

Diseinu berriak

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-08-27 09:19

2008-2009 ikasturteko kartel eta triptikoen diseinuak prest ditugu eta hurrengo egunetan zehar jasoko ditugu. Kartela Kukuxumusu marrazki fabrikan egin dute eta beste behin ere oso fin aritu dira diseinu lanetan. Mila esker Amaia diseinatzaileari eta Komunikazio Departamentuko Edurneri.Mintzakiden izena emateko datak: Urriak 1-Urriak 20.Mintzakiden izena emateko tokiak: Antsoain: Euskararen Aldeko Patronatua.Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.Atarrabia: Karrikaluze elkartea.Barañain: Sahats euskaltegia.Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.Berriozar: Udale...


2008-09 ikasturtea prestatzen hasi gara dagoeneko. Ikasturte honetan izena eman nahi duten partaide guztiek data hauetan egin beharko dute eta toki hauetan. Izena emateko datak: Urriaren 1etik Urriaren 20ra. Izena emateko tokiak: Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.Atarrabia: Karrikaluze elkartea.Barañain: Sahats euskaltegia.Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua.Burlata: Zaldualde Euskaltegia.Iruñea: Karrikiri elkartean eta  Arturo Campion, Iruñezar, eta Irrintzi euskaltegietan.Tafalla: Udaleko Euskara Zerbitzua.Uharte: Zubiarte euskal...


Hauxe izanen da blogaren azkeneko eguneraketa boladatxo batean. Honen bitartez Mintzakide osatzen dugun guztion izenean oporraldi onak eta jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Abuztuan informazio berria emanen dugu. Uztailaren 5ean IRUÑEAN KANTUZ eguerdiko 12etan Udaletxeko plaza, Merkaderes, Txapitela eta Gazteluko Plazan  zehar. Uztaileko Kantutegia HEMEN.Uztailaren 7an TAPIA ETA LETURIA Euskal Txokoan. Gauerdian.Uztailaren 9an ATUNJANA Zaldiko Maldiko elkarteko atarian. Antolatzailea Karrikiri Elkartea.Uztailaren 10ean AMAREN ALABAK Euskal Txokoan. Gauerdian. Uztailak 11  ES...


2007-2008 ikasturtean euskara ikasi duten helduentzako diru-laguntza deialdia zabaldu du Udalak. Informazioa Udaleko webgunean.


Aste honetan zehar Uharteko Euskararen astea ospatuko da. Beste hainbat ekitaldien artean hauek nabarmenduko ditugu:Ekainaren 27an, ostirala, 22:30ean Bertso Afaria Berdintasuna elkartean. Bertsolariak: Jon Elizetxe, Iñigo Otxoa eta Aritz Saragueta.Ekainaren 28an, larunbata, Patxi eta Konpainia 18:30ean Uharteko San Juan plazan.Ekainaren 29an, igandea, Uharteko Euskararen Eguna.Honetaz gain, ekainaren 26an, osteguna Karelean taldeak emanaldia eginen du Iruñeko Erraldoien Txokoan, arratsaldeko 20:30ean.


Ekainaren 22an, igandea, Mintzakide Mendi Taldeak ikasturteko azken ateraldia eginen du Okabe mendira. Hitzordua betikoa, goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan (Corralillos). Informazio gehiago Mintzakide Mendi taldearen BLOGEAN.Astean zehar ekitaldi hauek egonen dira Iruñerrian:Ostegunean, arratsaldeko 8etan Bertso Saioa Donibaneko Baguadan.Ostegunerako beste proposamen bat: Josetxo Goia-Aribek "Los pendientes de la reina. Emakume baten oroimena" diskaren aurkezpena eginen du Iruñeko Erraldoien Txokoan (Descalzos kalean) arratsaldeko 20:30ean.


Gaur arratsaldeko 8etan MORAU ETA AGOTAK taldearen emanaldia ikusi ahal izango dugu Iruñeko Erraldoien Txokoan, Iruñeko Udalak antolatu duen "Kantu eta Hitza" zikloaren barruan.Ekainaren 22an, igandea, Mintzakide Mendi Taldeak ikasturteko azken ateraldia eginen du Okabe mendira. Hitzordua betikoa, goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan (Corralillos).


    Blog honetan erabili ditugun hainbat argazki ez dira guk ateratakoak izan. Batzuk interneten lortutakoak izan dira, baina beste argazki  batzuk guretzat apropos ateratakoak izan dira eta haien baimenarekin argitaratu ditugu.    Bilduma hau Ibon Mimentzarekin hasiko dugu, Mintzakide Mendi Taldeko argazkiez arduratzen den argazkilari eta Mintzakideko partaidea. Blog hau bere argazkiez josia dago eta alboko barran duzuen argazkien karratutxoa sakatuta beste hainbat aurkituko dituzue. Bi argazkiak Urtarrileko Saio Osagarrian ateratakoak Irulegi mendian.&nb...


LARREKO SARIA 2008

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-06-02 09:19

Igandean, ekainak 8, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat eginen du Urbasako Kristinos leizera. Goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako parkinean. Informazio gehiago HEMEN.Ekainaren 5ean, ostegunean, Larreko Saria emango diote Xanti Begiristaini. Sari hau Euskalerria Irratiak banatzen du urtero.Ostegunean ere GU TA GUTARRAK taldea ikusteko aukera izanen dugu Mutiloagoitiko Kultur Etxean. Kontzertu honetaz gain beste hainbat jarduera antolatu dituzte Aranguren Haraneko Euskararen Astean. Emanaldi hau taldeak eskainiko duen azken aurrekoa izanen da. Honetaz gain gogoratu nahiko genizueke ...


MINTZA EGUNA 2008

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-05-28 10:58

MINTZA EGUNA:TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako jaia da. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin kudeatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute bertan. Aurtengo edizioa, hirugarrena, ekainaren 14an izango da, Getxon (Bizkaian). Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio hirugarren Mintza Egunak. Egitaraua: 11:00etan: Ongi etorria ...