Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa


Autobuserako izen-emate epea luzatu dugu 26a arte! Izena emateko bete azpiko inprimakia. Autobusa goizeko 9etan Arga kaleko errotondatik aterako da. ( Korralilloseko aparkalekuaren parean, "villavesa " geltokitik.) Itzulera, arratsaldeko 8ak aldera. Lagunok! Aurreko hiru urteetan bezala, Nafarroaren egunaren antolatzailea den  Basaizea elkarteak eta Topaguneak, Mintzakide eta  Solaslagunei txosna bateko kudeaketan laguntzeko eskatu digute.  Aurtengoa apirilaren 27an ospatuko da. Aukera horri held...


2013/14 ikasturteko 2. SAIO OSAGARRIA – LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA Martxoaren 15ean, larunbatarekin. Solaslagunak Iruñerriko Mintzalagunekin batera ikasturte honetako 2. Saio Osagarria antolatzen hasi gara: Eskualdeko Solaslagunak, Iruñerriko Mintzalagunak, Izarbeibarko Mintzakideak, Baztango AEK-k, Malerrekako IKA-k eta Bortzirietako IKA-k bertan parte hartuko dugu. Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera,  harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Autobusa Iru&nt...


Julio Soto eta Oskar Estanga izango dira bertsolari gonbidatuak,Ezkabarteko Mintzakide antolatutako Bertso-afarian.  Afaritarako txartelak aurrez erosi beharko dira, Arreko Txistulari tabernan eta Soraurengo elkartean, 10 eurotan. Nahi izanez gero bidali ezazue Whatsapp bat 674351719  mintzakideko telefonora edo mezu bat  mintzakide1@gmail.com helbidera eta txartelak gordeko dizuegu.  Otsailaren 28an izango da, 21:30etatik hasita, Soraurengo Elkartean.  Animatu zaitezte!


Goazen Etxalarrera! Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren denak. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80€-ren truke. Izen ematea mar...



Urtarrilaren 25ean, Donostiako Bagera elkarteko Mintzalagunak, Iruñera hurbilduko dira bisitan.Egitarau ederra prestatu dute eta parte hartzeko gonbitea ere luzatu digute.Animatu zaitezte!   11:00etan - Bisita gidatua, LINGUA NAVARRORUM, Labrit Tours-en eskutik eta ostean Mintza-bermuta. Euskarak gure hirian mendez mende izan duen indarra erakusteko ibilbidea. Erdi Aroko kaleen euskal izenak, Nafarroako Foruan ageri diren hitzak eta esaldiak, toki-izenak, lekukotasunak, Euskara Elkargoa, Euskararen Adiskideak, gerra aurreko euskal eskolak, ikastolen sorrera, euskaltzaleak. Euska...


SAIO OSAGARRIA: Ardo Dastaketa. Urtarrilak 23 arratsaldeko 19:30etan ARDO DASTAKETA antolatu dugu, PAMPLONA FOODen eskutik. Ardo ezberdinak dastatuko ditugu; dastatu, usaindu, ezagutu, ikasi, jolastu... Dastaketa 25 laguneko txandetan egingo dugu . Txanda hau betetzen bada, beste saio bat antolatuko dugu.  Laster, izena eman!    edo mintzakide1@gmail.com helbidean, Karrikiri elkarteko dendan edo  www.blogak.com\mintzakide blogean  


Iruñeko Mintzakide proiektuaren diru bilketa kanpaina bukatzeko 7 egun besterik ez dira falta. Dagoeneko eskatu dugunaren erdia jaso dugu. Ongi! BAINA. Urtarrilaren 20a baino lehen 5.050 euro jaso ezean, alferrik izango da egindako lana. Diru bilketa modalitate honetan helburura iritsi ezean, dirua ez baita jasotzen eta beraz kanpaina honetan zehaztu den proiektua ez da aurrera eramaten. Honez gero, lagundu baduzu gure eskerrik beroena jaso, zinez. Oraingoz lagundu ez, baina egiteko asmoa baduzu, mesedez, urtarrilaren 20a baino lehen egizu diru ekarpena, beranduago alferrik izang...


Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...