Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa

Aurreko ikasturtetan bezala Mintzakide egitasmoak Ekintza Osagarriak antolatzen jarraituko du. Ekintza osagarri hauek Mintzakide egitasmoan parte hartzen duten guztiei zabalik daude eta oro har euskaraz elkarrizketa bat mantentzeko gai den  edozein pertsonentzat. Hilabetean behin eginen dira. Ekintza Osagarri hau Mintzakide Mendi Taldearen egutegiaren barruan dagoen ateraldia da.    Noiz: Urtarrilaren 27an, igandea.   Nora: Irulegi mendira (Aranguren)    Geratzeko ordua: 1.      Goizeko 8:30ean Iruñeko zezentegietako apa...


Abenduaren 5ean egin behar zen kontzertua atzeratu  zen kantariaren gripe bat zela eta. Emanaldia Abenduaren 29an izanen da gaueko 22:00tan Lizarrako Golem zinemetan.


Aurreko ikasturtetan bezala Mintzakide egitasmoak Ekintza Osagarriak antolatzen jarraituko du. Ekintza osagarri hauek Mintzakide egitasmoan parte hartzen duten guztiei zabalik daude. Abenduko ekintza osagarria Zaldiko Maldiko elkarteak antolatzen duen Santo Tomas eguneko ospakizuna izanen da.          Hurrengo ostiralean Urtarrilak 21 Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak Santo Tomas eguna ospatzen du. Bertan giro paregabea eta egun horretako ohitura jarraituz, txistorra jateko aukera izanen dugu. Arratsaldeko 8etan hasiko da ospakizuna eta ondoren Zaldik...


Hainbat proposamen

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-12-12 12:18

JOSEBA IRAZOKI & BELARDIAN POBRE GARA diskoaren aurkezpena Abenduaren 13an, osteguna 20:00etan, Atarrabiako zineman Joseba Irazoki: ahotsa eta gitarrak Bateria, Fernan Leiza (M-ak, Tapia eta Leturia,...) Baxua, Mikel Artieda (Tapia eta leturia Band, Urko,...) Soinu teknikaria, Mikel Errazkin (Sorotan Bele, mikelerrazkin & HF, Garbiñe, Lantz,...) Abenduaren 12an, asteazkenean, BERTSO-DESAFIOA: Jon Barberena, Erika Lagoma /// Julio Soto, Iñigo Ibarra. Iluntzeko 9etan Txantreako Akelarre tabernan. Abenduaren 13an, ostegunean, IPUIN KONTALARIA: “KARABIKARABA”. 18:...


Azaroaren 30ean, ostiralean, 11:30ean  Edorta Jimenez Berriako Bilboko egoitzan egongo da bidaltzen dizkiozuen galderak erantzuten. (galderak elkarrizketa@berria.info helbidera bidali behar dituzue). Mundaka, 1953. Irakasle eskolako ikasketak egin zituen, Euskal Filologia adarrean. Lan munduari dagokionez, gauza ezberdinetan aritu da: marinel, irakasle, telebista eta zinema gidoilari, itzultzaile eta idazle. Kazetaritza ere jorratu du: Egin, Gara eta Egunkaria egunkarietan idatzi izan ditu zutabeak. Bibliografia urtez-urte 1985 Itsastxorien bindikapena (Susa) 1986 Egutegi espe...


    Igande honetan, azaroak 25, Mintzakide Mendi Taldeak, beste txango bat eginen du Baztango Auzmendira.      Hitzordua betikoa: Goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan, 8:30ean ateratzeko. Kotxez joateko moldatzen da Mendi Taldea.          Zalantzaren bat baldin baduzue deitu: Mintzakide: 948 96 05 16 Biktor ( mendi taldeko arduraduna): 630 097 527 Gogorarazi nahi dizuego gaur Azaroak 22 Leire Bilbaoren Ezkatak emanaldia izanen dela Zaldiko Maldiko elkartean (Ansoleaga 9, Iruñea). Musikariak Kari...


Azaroaren 7an eta 8an Mintzakide egitasmoaren aurkezpen ekitaldiak ospatu ziren Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean eta Tafallako Gaztelekuan. Hona hemen argazki bana. Argi ikusiko denez argazkietako bat argazkilari profesional batek atera zuen eta bestea hau idatzi duenak.   Astebururako bi proposamen:   Larunbatean Mendi Txangoa Eltxumendira Irrintzi Euskaltegiak antolatuta. Iruñerrian bertan dago Eltxumendi (850.9m). Ordu bateko igoera Goizeko 9etan Irrintzi AEK Euskaltegi Berrian.   Igandean Gari eta Petti Atarrabiako Totem aretoan. Arratsaldeko 19:30ean. 10€.


Laugarren urtez,  egitasmoak Iruñerriko  eta Tafalla aldeko jendartean arrakasta izan duela esan dezakegu   eta hori ospatzeko ekitaldi berezi bezain xumeak antolatuko ditugu.  Ekitaldiak, heldu den  azaroaren 7an (Iruñean) eta 8an ( Tafallan) eginen ditugu. Azaroaren 7an, asteazkena, Zaldiko Maldiko elkartean, 20:00etan bilduko gara eta Aitor Txarterina ipuin-kontalariak Mintzakideren gainean egin duen hausnarketaz gozatzeko aukera izateaz gain askaritxo bat zerbitzatuko da. Azaroaren 8an Tafallan eginen dugu ekitaldia, arratsaldeko 8etan   Gazte...


Tafallako Kultur Patronatuak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera HAURRENTZAKO EUSKARAZKO ANTZERKI ZIKLOA antolatu du. Emanaldiak urriaren 24an, azaroaren 7an eta 21ean izango dira Tafallako Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan. Sarrera: 2 EURO. Urriaren 24an ,asteazkena, TORMESKO LAZARO TXIKIA, Malas Pulgas taldearen eskutik. " Lazarillo de Tormes" antzezlan klasikoan oinarritu eta haurrentzat egokitutako antzerki musikala.


Heldu den urriaren 20an, larunbata, Biltoki elkartearen 5. urtemuga ospatuko da. Festa eder batez ospatuko da. Egitaraua 9:30ean: gosaria (bezperan abisatu) 11:00etan: - musika plazan  -          haurrendako jolasak -          bertso eskolaren parte-hartzea 13:00etan: erronda plazan barna 13:30ean: haurrendako bazkaria (erronda bitartean) 15:00etan: bazkaria 17:00etan: dantzaldia Modestorekin 19:00etan: haurrendako sorpresa eta gorputzak ahal arteko erronda.  Egun guztian zehar duzu aukera...