Bigarrenean, aidanez.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-10-06 10:58
5

Andere (eta Jaun) txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur.

Ikusirik, gorentasun horiek, ez diozuela blogari xalo eta ezdeus honek luzatu zizuen aurreko proposamenari seguraski merezi ez duen erantzuna oraindik eman eta komentziturik erabat zio erraldoiak dauzkazuela horrela izan dadin, ausartzen naiz, zizarerik umil eta apalena bainintza, proposamen berria egitera, zuen denbora baliosari zimiko ñañoa xohituta, hitzok Hiztegi Bantúa-n sar ditzazuen:

• Bioblogia: Blog bizidunen egituraz eta, orohar, blogen biziaz, diharduen jakintzaren alorra. Biziaren lege orokorrak ematen dituenari bioblogia orokorra esaten zaio, eta hiru alor bereizten dira aztergaiaren arabera: gizakien blogak aztertzen dituena, antropoblogia; animaleko blogak aztertzen dituena, zooblogia; eta landare blogak edo honelako eta honelako blog berdeak  aztertzen dituena, blogtanika.
• Blogabdil: Emakume baten moduan negar egin behar izan zuena, gizon baten moduan bloga spamaren aurka defenditzen ez baitzuen jakin.
• Blogbotomia: Blog bati atalen bat html kirurjiaren bitartez erauzi.
• Blogdegoia: Blog estatikoa, geldia, gutxi eguneratzen dena.
• Blogdikote: Blog aski lodia.
• Bloghemio: Blog itxuraz narratsa, zikina eta ganora handirik gabea baina, hala ere, eduki aldetik artista batek egina dena, ezbairik gabe.
• Blogino: Mezua publikatzeko une egokia noiz den esaten dizun metodoa, gorputzaren tenperaturaren arabera funtzionatzen omen duena. Ez da oso fidagarria.
• Blogkazioa: Blogaria izateko Jainkoaren deia; jaidura.
• Bloglatoki: Bloga jokoan aritzeko prestatua dagoen tokia.
• Blogmerang: Sortu duenaren aurka itzultzen den kronologikoki alderantziz ordenatutako idazpenez osaturiko web gunea.
• Blognsai: Blog ttikia.
• Blogotá: Koblognbiako hiriburua.
• Blogzkario: Gustuko mezua argitaratzean sentitzen den poz handia, alaitasuna.
• Blogzkatu: Zabaldun blogtua eman.
• Bloh!: Ezustekoz betetako bloga.
• Bloogdy Mary: Blogarion cocktaila: parte bat eta erdi vodka, hiru parte tomate-zuku, parte bat limoi-zuku, koilaratxokada bat Worcestershire saltsa, tabasco apur bat, gatza, piperra, askotan limoi puska batekin edo apio pixka batekin dekoratuta zerbitzatzen da.
• Blorg!: Blogarion urdailetan eratzen diren haizeen ahotik irtete zaratatsuaren onomatopeia, eupetza.(*)
• Enblogamia: Blogariok blogariekin blogetan blogez blogeatzea.
• Filoblogia: Hau.
• Hizblogá: Erakunde Libanoarra, oraindik umorea galdu ez duena, harrigarriki.
• San Pablog: Blogari gaztelaniadunen patroia.

Aurrekoak kontuan izango dituzuelako itxaropen etsituan, eta zuen erabakia irrikaz espero ez dugularik,

Etxepareren,

Leizarragaren eta

Agerre Azpilkuetaren izenean,

Amen.

Izan funtsa!

Jozulin

(*) Fliloblogoentzako oharra: Azkueren hiztegian eupatza / eupetza moduan dator eta  gaurregungo hiztegietan aupats edo ahopats moduan agertzen da; niri ez zaizkit batere gustatzen, ordea; éupetza-k indar adierazkor handiagoa dauka, ia-ia onomatopeia izateraino.

Nahikari

Nahikari 2006-10-07 00:16 #1

Oso ona Jozulin!

Patxi

Patxi 2006-10-07 11:55 #2

Blogtaniko honi, hauek gustatu zaizkio gehien: blogdegoia (oso erabilgarria), enblogamia, blogmerang eta blogino.

Parranda batean hiztegi hau atera ezkero, ze parreak egin litezken!

Eta etiketak?? jajajajaja!

Pernan

Pernan 2006-10-07 12:30 #3

Jo, ze ona, izugarria! Blore sorta zuretzat! (ez da horren ona, baina bapatean egin dut!) Linkatu behar zaitut nire blogetik! Gorantziak!

patxi lurra

patxi lurra 2006-10-08 00:37 #4

Antalogikoa, Jozu!!

Euskaltzaindian idazleak sartzearen alde ibili ondoren Atxaga sartu dabe (Lertxundi nozko?). Gero, batzuk proposau eben blogariak/sarelariak sartzea, eta askok Luistxo Fernandez aipatzen dabe.

Inoz sarelariak sartuz gero Akademian, atal bat erreserbatu behar izango deutsue, Jozulin: Esperimentazio atal katxondoa, esklerosiaren aurkakoa. Fijo Traper eta beste batzuk apuntauko ginala. Jolas ta zabal zazu!

Ricardo

Ricardo 2006-10-08 08:26 #5

Ooooso ona, Jozulin!! Agurretik etiketetara barrez lehertzeko modukoa.

Ene ekarpentxoa onartzen baduzu, hona beste sarrera posible bat:

Ablogkatu: Blogarien eskubideak defendatzen dituen profesionala.

Filoblogoei zuzentzen diezun amaierako galderaz gutxi dut esateko. Antza, Euskaltzaindiak aldaera gardenena edo, agian, hedatuena hautatu bide du; baina arrazoi duzu, hitzaren adierazgarritasunean galdu egin dugu.

Utzi iruzkina: