Andere (eta Jaun) txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur.   Ikusirik, gorentasun horiek, ez diozuela blogari xalo eta ezdeus honek luzatu zizuen aurreko proposamenari seguraski merezi ez duen erantzuna oraindik eman eta komentziturik erabat zio erraldoiak dauzkazuela horrela izan dadin, ausartzen naiz, zizarerik umil eta apalena bainintza, proposamen berria egitera, zuen denbora baliosari zimiko ñañoa xohituta, hitzok Hiztegi Bantúa-n sar ditzazuen: Bioblogia: Blog bizidunen egituraz eta, orohar, blogen biziaz, diharduen jakintzaren alorra. Biziaren lege orokorrak ematen ...